Nere bordatxotik
Basarri
Pedro Mari Otaņo
Nere lagunik maitatuena
"Ombu" laztana, zu zera,
Argatik nator zure kolkora,
ni malkoak ixurtzera.
Iruditurik naramazula
atariko intxaurpera...
Beti izango zaitut gogoan
baņa joan nai det ostera,
Euskal-lurreko zuaizpe artan
nere ezurrak uztera.
***
Ainbesteraņo tristetutzen naiz
eremu zabal oietan,
Arbolak, mendi eta errekak
palta diran tokietan.
Nun etorri ta exeritzean
"Ombu" zar onen zaņetan,
Edo igo ta osto tartean
bere adar bikaņetan,
Enei Amatxo, nik nola esan
zenbat gozatutzen detan!
***
Lenago ainbat aintzat artzen ez
ginduzen gauza guziak,
Ainbesteraņo edertzen ditu
orain eziņ ikusiak.
Euskalerriko mendi ta zelai
ibai, arkaitz ta sasiak,
Beņere ezin aztu lezazke
aien tartean aziak.
***
Urruti zaude eta zalla da
ni zugana irixtea,
Onenbeste nai dizun batentzat
zer bizimodu tristea!
Alaipide bat bakarra daukat
ametsetan sinistea;
Zu ikusteko noiz nai aski det
nere begiak ixtea.
***
Amorraia, jatorriz
dijoa urera,
Uso ta arranoak
odeien aldera.
Otsoa sasira ta
satorra lurpera,
Mitxirrika argira
ta auntza larrera.