Nere bordatxotik
Basarri
Aita Onaindia
Erle gisara daramazkitzu
zuk zeure egitekoak,
Zer ikasbide zoragarriak
zugandik artutakoak.
Zure griņa ta jokabideak
ain dira lanerakoak,
Ai, zoritxarrez gutxi ditugu
zu zeran bezelakoak.
***
Lekuona
Ezjakin batek aixa jotzen du
noiznaitan arinkerira,
Ta zuk eraman zenitun urak
berriro beren tokira.
O, don Manuel, bertsolariak
zurekin eskertsu dira,
Zuk atereak gera guziok
illunpetatlk argira.
***
Liburu baten ezin agertu
leizke gauzak garbiago,
Gure izkuntzan orrelakorik
ezta idatzi lenago.
Ikasizale dan batentzako
zer ikasia ba-dago,
Beraren bidez jakingo dezu
dakizun baņo geiago.
***
Onaindia'ren liburua
Orri bakoitzak ortxe darama
balioa ta pixua,
Alde guzira zabaltzen dula
ain argi dizdiratsua.
Atzo bitarte ezjakin zana
gaur oso da jakintsua,
Aita maitea, ezta makala
egin dezun serbitzua.
|