Nere bordatxotik
Basarri
Euskal Pestak
Ordua ba-da, nere ustetan,
jendea kontura dediņ,
Bururik gabe jokatzen danak
gauza onik ezin egiņ.
Gazte askoren jokabidea
etzait izaten atsegiņ,
Euskal jazkerak artu soņean
eta erderaz itzegiņ.
Euskaldun eran ibili bear
euskal pesta egiteko,
Ba-da garaia pausoa nora
ematen dau jakiteko.
Zentzu gabeko buruariņik
iņoiz eztegu maiteko.
Euskal jazkera bearrik ezta
erderaz itzegiteko.
Abarkak eta bruxa jazteak
zerbait eskatzen du gero,
Zertako ditu, erderaz ari
baldin bada bero bero?
Batek azaldu bitza gorbata.
lebita eta sonbrero,
Neretzat ura euskaldunena
euskeraz egin ezkero.
***
Txirrita'ren ateraldi bat
Txikiak estu ibill bear
aundiarekin ekiņez,
Neurri kazkarrak uste baņo len
egiten baitute gaņez.
Jendea plazan egonagatik
Prantzesa'ri itxogiņez,
Artasoroan etzanda ura
bapo siesta egiņez.
***
Liburu bat geiago "Auspoa"n
Liburu berri, txit atsegin bat
sortu da, ala bearrez,
Azkeneraņo ausnartu gabe
uztea ezta aiņ errez.
Dendan erosten dan gauza ezta;
jaio egin bear berez...
Donostiarrak berdintzekorik
izan ote da umorez?
Donostiarrak alaitasuna
beti dute gogozkoa,
Odoletikan dakarkite ta
argatik da legezkoa
Erri au zer dan ezagutzeko
artzen badezu asmoa,
Bide oberik eztegu ezer:
erosoi zazu "Auspoa".
Inglesak erre zuten Donosti
gogoak ala emanda,
Zenbaitek etsi egingo zuen
gauzak ain oker joanda
Lanari ekin zioten gogor,
ekin bearra zegon da,
Erri berririk ezta egiten
beti negarrez egonda.
***
Lapurraren betaurrekoak
Begi argiak izan balitu
joango zan, noski, igesi,
Betaurrekoak galdu zitun da
ezer ezin zun ikusi.
Kondiziotan eztagoenik
ez bedi lan ortan asi,
Lapur izan nai lukenak ere
bixta bear du lenbizi.
***
Prezioak gora
Ainbat millaka etortzen dira
uda partean gugana,
Jendea ere ba-dago berriz
oso illuna eztana.
Zeren pozakin egin bear du
askotan gizonak lana?
Amarreraņo igotzen dute
lenago bostean zana.
Berdin aragi, letxu ta arrautz,
leka, porru ta tipula,
Sinistu gero bear ditunak
ondo pagatzen ditula.
Gizonak duen egarri ori
ezta asetzen sekula
Azer egia kontzientzia
asto zar batek jan zula.