Nere bordatxotik
Basarri
Azkarate txapeldun
Igaz etzendun txapelik baña
berriro jantzi zuk aurten
Lanik egiten eztuenari
etzaio iñoiz ematen.
Jendea jardun dedilla lasai
derizkionak esaten,
Irabaztea bezelakorik
ezta ezertxo izaten.
***
Manuel Matxain
Jartzen dituzun itz neurtu danak
guziz dotore ta apaiñ,
eginkizun bat berri berria
aitu baitezu zeuregaiñ.
Len tokan eta bolan puntako;
bertsolari berriz oraiñ,
danetan argi egiten dezu:
etzera illuna Matxaiñ!
***
Oraingo bertsolariak obeak
Orra nun diran gaurko gazteak
asmo sendoak arturik,
Oraindik ezta zearo galdu
bertso jartzeko oiturik.
Anai maiteok, beztu paperak,
kantak aurrez pentsaturik,
Zarren ondoan eztaukazute
zuek zertan lotsaturik.
***
"Othoizlari" errebixta
Lan ederra ta txalogarria
dezute orain azia,
Ain larri dagon erri zar onek
ez al zuen merezia?
Arnasa galtzen duen gizonak
galdurik dauka bizia,
Euskal anima iltzen bazaigu
bukatu zaigu guzia!