Nere bordatxotik
Basarri
Aginduak euskeraz
Beljikatarrak ziran
tankera emanak,
¨Zer itz izan zitezken
an entzun ziranak?
Konprenditu eziņik
ba-zituzten lanak,
Euskerak bai arritu
inguruko danak.
***
Alkolismoa
Euskaldunik etzaigu
galduko egarriz,
Osatzen gera ondo
lur ortan edariz.
Ibili nai badezu
osasun pozgarriz,
Jan ondorean beltza
artu zazu neurriz.
***
"Errekalde" ta Berekoetxea
Jokatzeko eguna
da berealaxe,
Aspaldiko ametsa
zenduten orixe.
Zuen zai daude danak
kanpo eta etxe,
Dituzuten guziak
azaldu oraintxe.
***
"Iruntxiberri"
Miguel Aldaz'ek marka
jarri zun lenengo,
"Iruntxiberri" dator
orain -ondorengo.
Egingo eztezunik
eztizut esango...
Lo artzeko denborik
eztezu izango.
Erretiratzerako
utzi aitormena,
Ori da emen egin
bear litzakena.
Bakar bakarrik zoaz
uztalan barrena,
Azkotan erlojua
etsairik txarrena.
***
"Urtain" kargajasotzallea
Ogeitabat urteko
mutiko gordiņa,
Arria erabiltzen
ondotxo dakiņa.
Nolatan etortzen dan
kristauaren griņa,
Esaera zarra da:
zakutik iriņa.
Biok zerate laister
azkar neurtzekotan,
Ona izanda lanak
ditugu askotan.
"Urtain", saia zindezke
gogor egun ortan,
Kontrarioa ezta
gaitzeko asmotan.
***
Diru guztia irabaztunarentzat
Auzian zaudete ta
azkar erabaki
Onena nor liteken
"Basarri'k" eztaki.
Diru itxaropenik
Elezake euki,
Galtzen dun gixaxoa
Jainkoak erruki.
|