Nere bordatxotik
Basarri
Prat'en nagusitasuna
Nola ark prueba ederrak
zeuzkan emanikan,
jendeak etzun uste
galduko zunikan;
eztegu nai izaten
besteren onikan,
onena dala esaten
eztegu lanikan,
eztet uste tranpian
ibili danikan.
***
Tranpia
Tranpia egin baņo
naio ez mugitu,
emeretzitik amasei
irabazi ditu.
Ba-dauka edozeņek
ainbeste meritu,
beldur naiz katalanak
ote dun eritu,
eztute belakoan
lazoan gelditu.
***
Dirurik ez jokatzeko
Trabesik ez eiteko
katalana esana,
Jakiņean jartzea
egin zun gauz ona.
Obeto ezin porta
liteke gizona,
baņa ba-zan jendea
kontra asi zana,
zer ote da juizio
eskasa izana!
***
Katalana etorri zan
bestek markatuta,
etzuen gelditu nai
oni barkatuta.
Aspaldian zegoen
bapo armatuta
eztegu eztimatu
gizon portatuta,
nai bazun joango zan
diruz kargatuta.
***
Jokoaren buruausteak
Ogei duro amarri
ba-zan otsegiņa,
izan zuka uste det
zeņekin egiņa.
Irabazi zuenak
azer atsegiņa,
galdutakoak berriz
sabeleko miņa...
amaika buruauste
ekartzen dun griņa!
|