Nere bordatxotik
Basarri
Benezuela'ra mixiota
Zuen guraso ta lur maitea
alai eztira geratzen,
Seme onenak ikusi bear
etxez kanpo ateratzen.
An saiatu nai dezute gogor
animak kristoganatzen,
Gure arbola beti ari da
eman da frutu zabaltzen.
***
Zuriak ta beltzak
Iņork ez luke aitatu bear
beltz, ori eta zuririk,
Bizi bearra daukagu danok
lur ontara etorririk.
Obe litzake pakez konpondu
gorroto danak utzirik,
jaungoikoaren aurrean ezta
izango diferentzirik.
Gure mundu au oraintxe beintzat
txit xelebrea parri da,
Zuzendu bear luken garrian
guziz okertzen ari da.
Ta illargira juteko daude
gizonak amets eginda,
Biaje ori zertako artu
emen konpondu eginda?
***
Ordizi'ko peria
Ainbeste jende bildu zan an da,
eztakit nola ta nundik,
Nai bezin sarri ezta izaten
modu artako egunik.
Baserritarren kutsuak eztu
oso, aldegin gugandik,
Ordizi zarrak lengo selloa
berekin dauka ordindik.