Konrad Adenauer
Basarri
-1-
Berri mingotza or zabaldu da
munduko bazterretara,
egunak buka, ta iritxia
zaizula betiko gaba.
Orain erori bezera ere
eriotzan saretara,
Alemani zuk jaso zenduen
lurretik izarretara.
-2-
Zer ondorenak etorri diran
zuk egindako lanetik,
goi gallurrera erri bat ola
igotzeakin lurpetik.
Alemania maitatuarren
biotzaren barrenetik,
Europatarra izan ziņan zu
gauza guzien gaņetik.
-3-
Auzo nazio izanagatik
beti setan, alkar joka,
pakea beingoz nagusitzeko
bide bat bear da topa.
O, Adenauer, beste gauzarik
eztegu guk ere opa,
egi biurtu dedilla bizkor
amestu zendun Europa.
-4-
Lan bikain eta goralgarria
emen egin zenduena,
gizaldi zear izango baitu
beti bere aitormena.
Ondo dakigu zer dan zuretzat
orain saririk onena,
lurreko neke danen ordaņez
betirako atsedena.