Joakin Juaristi
Basarri
Zarautz erriak zor bat
ba-zeukan zurekin,
ordaindu nai lizuke
biotz onarekin.
Zer gozatuko duzun
Jaungoikoak jakin,
egun aundia duzu
gaurkoa, Joakin
Irurogei ta amar
urte zuk langintzan,
bear diran guziak
egiņaz elizan.
Eskertu nai zaitugu,
ta bear dan gisan,
erriak etzaitu zu
morroi txarra izan.
Danen serbitzari zu
gogorik onenez,
argatik dira jaiak
gaur zure omenez.
Erri dana or duzu
eskua emanez,
egon zindezke pozik
egindako lanez.
|