Iruntxiberri
Eizmendi, Iņaki
-1-
Aia erriak deporterako
balio du izugarri,
lengoak lengo, oraingo au nik
goi-maillan nai nuke jarri.
Euskaldunetan geienak dute
gure gizonaren berri,
txiki aundiak izaten dira,
ete bat "Iruntxiberri".
-2-
Orrek auzia bere aldera
beti garbi erabaki,
bein jokatzera joaten danean
kontu pixka bat eduki.
Buruz ez dago oso motela:
zer egiten dun ba-daki,
begiratuta gorputz exkaxa,
baiņa indarra galanki.
-3-
Askok pentsatzen zuten len ere
menderatuko zutela
gero ikusi zuten kukuak
txit oker jo zietela.
Arrigarrizko auspoa dauka;
ain da zail eta ximela,
kontrariorik ez du aurkitzen
korrika ari bezela.
-4-
Ariņa baita lumaren gisan,
gutxi zanpatzen du lurra,
baiņa jokoak irabazteko
ba-du orretxek adurra.
Ia lurrean ageri ezta
nunai sartzen du beldurra,
puska bi laister egiten baitu
kana-beteko egurra.
-5-
David txikiak Goliat aundi
menderatu zun antzean,
"Iruntxiberrik" bikaiņagoak
izaten ditu erzean.
Aundiak bapo txikitzen dira
Orren ondoan jartzean,
belar ebaten eta korrika
nork utziko du atzean?
-6-
Patxaran eta apal esango
dizkitzu esatekoak,
papera egin baiņo lenago
ondo pentsatutakoak.
Orren talentu oiek ez dira
bazterrera uztekoak,
jokoak nekez egingo ditu,
baiņa irabaztekoak.
-7-
Sasoi aparta, iņolaz ere
Aia-ko txikiarena,
erakutsia dauka ederki
erruz balio duena.
Ogeitamalau urte ba-ditu,
elduta dago txermena
denbora gutxi gelditzen zaio,
orixe dauka txarrena.