inprimatu
Irun'i, maitasun oparoz
Izenburua:
Irun'i, maitasun oparoz
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
516.zk.
Orrialdea:
[112]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irun'i, maitasun oparoz

 

Basarri

 

 Bidasoa'ren zaintzalle gisan

 ernai ta zoli zaudena,

 Gipuzkoa'ren ate nagusi

 muga leku nabarmena.

 Txapela kenduz, ainbat alditan,

 agurtu izan detena,

 Zerbait ba-dezu zure baitan zuk

 beste erriak ez dutena.

 

 San Marcial'ko gallur polita

 begi guzien pozgarri,

 Ederra zer dan jakin nai dunak

 iyo bear luke sarri.

 Garai batean agertu bazan

 odolezko ibai gorri,

 Zeruak musu eman diola

 esan liteke gaiņ orri.

 

 Irundar emakumea berriz

 bai egitazko krabeliņ,

 Zure zelai ta mendien arauz

 Jainkoak polita egin.

 Milla aldetara begiratuta

 zoramen guziak berdiņ,

 Beiņ ondo ezagutzen zaitunak

 ortikan eziņ aldegiņ.

 

 Etxeko balitz beziņ gozoro

 artutzen dute arrotza,

 Lur eder ortan karidadeak

 eztu oso neurri motza.

 Duten guzitik eskeņitzeko

 ez dira izaten lotsa,

 Mundua beziņ zabala baita

 Irundarraren biotza.

 


inprimatu