Gure baserriak azkenetan?
Basarri
Bein bear eta kantari nator,
Danak entzun deidatela;
Iņoiz bada-ta sinistu gero
motiboa ba-datela.
Kezka bat daukat barren-barrenen,
Len egundo ez bezela,
Euskal baserri maitagarriak
galtzera dijoazela.
Gure izate sustrai guzia
baserriaren oiņean;
Artatik degu jatorri dana
lur ontan zorionean.
Guraso zarrak gizaldietan
an lertu dira lanean,
Bizi poz asko ezta izango
bera ondatzen. danean.
Ainbat urteko lanaren kargaz
bizkar danak makurtuta,
baserrietan ainbeste daude
penetan ezin lertuta.
Ikusirikan beren buruak
zor aundipean sartuta,
Kale aldera datoz igesi
beren trasteak artuta.
Aspaldi ontan eman bearrak
aunditu dira ugari,
Zutik juateko kemenik ezta
geientsuenak erori.
Nun kilo juxtu eramaten da
berreun, bizkarrean jarri.
Orixe bera gertatzen zaio
zain baserritarrari.
Agintarieri abixu auxe
nai nieteke bialdu;
Bide txarrean dijoaz gauzak,
Onek bukatu bear du.
Baserritarren laneko pozak
arren aguro ez galdu;
Kalea ere larrituko da
lurrak ematen ezpadu.
Ezin bizia jarria dago
mendi aldean etxero.
Nor berentzako zer gelditzen da
besterek kendu ezkero?
Agintariok, asi larrean
oraintxe sutsu ta bero,
Damu izatea alperrikan da
denbora pasata gero.
Mendian bizi ezin diranak
saillean datoz kalera;
Askok ez dute neurtutzen ondo
onek dakarren galera.
Laguntza pixkat ezpadijoa
nekazarien artera,
Baserri danak ustuta daude
emendik ogei urtera.
Lengoak lengo zer egin digu
aurtengo negu sastarrak,
Guziz erre ta kixkali ditu
ingurutako bazterrak.
Ekarri bear zai edo baba
ta iņongo lasto zakarrak,
Pentsuarentzat aiņa ezin du
egin gaur baserritarrak.
Baserrien alde guztitik
etorri zaion kalera!
Ainbat kostala egindakoak
beste batzuek jatea!
Askoren poza au zan bakarrik
basoa piņuz betea,
Ta Otsaillak or eman die
botiko erremotea.
Gizaldietan sendo zeudenak
ekai zaldiak irauli,
Baserritako bizi poz dana
orra kolpetik itzali,
kalentan gaņezkatu baņo len
millaka mendi famili.
Gero negarrak alperrik dira,
Oraintxe bizkor ibili.