Bertso berriak
Eizmendi, Iņaki (Basarri)
Gizonak egiņarren
beti milla amets,
eriotzak mendean
artzen gaitu errez.
Sinistu bear degu
guk egi au fedez;
naiz gaur gaņezka egon
osasun da urrez,
biar egon gindezke
tapatuak lurrez.
***
Gure lagun bat ba-da
zerura igoa,
Aņorga'ko semea,
Silbestre Igoa.
Eriotzantzat berdin,
izan mutikoa,
edo gizon aberats
izen aundikoa,
Jaungoikoa bakarrik
baita betikoa.
Txit goimallan egona
ostiko jolasan,
amaika idatzia
da bere gorantzan;
leiala ta umilla
kalean da plazan,
berdin lagunartera
inguratzen bazan,
berdiņik etzuena
nere ustetan zan.
***
Ama alargundua;
ta gogoz lanean,
Silbestre Valencia'k
artu zuenean.
Ta lenengo txanponak
jaso zitunean,
danak jarri zituen
bere izenean,
ez da olako asko
gaurko egunean!
Zu denbora askoan
egon zera gaizki.
Jaunaren naia ala
izango zan, noski.
Iltzeko jaio giņan
aundi eta txiki;
eguna ta ordua
Ark bakarrik daki,
iņor ez da betiko;
or gaituzu aurki!
|