Begiratu utsakin
Basarri
Begiratu utsakin
Belen ingurura,
pozaren ordez sartzen
zaigu gaur trixtura.
Maitasuna ekarri
zendun zuk mundura,
ta gu irauli gera
danok gorrotura,
orregatik gabiltza
gabiltzan modura.
Zure dotrin ederra
bota ankapera,
amorru biziz goaz
alkar ondatzera.
Umillak zapalduta,
arruak aurrera;
izena degu baņa
kristauak ez gera,
mingaņa batera ta
biotza bestera.
Beartsu jaio ziņan,
ta beartsu bizi,
ta guk lezio ori
eztegu ikasi.
Geronek nai genduke
jaun eta nagusi,
gurutzeko odolez
ginduzun erosi,
zuk ainbat supritzerik
ez gendun merezi.
Zure Eleizan ere
ainbeste zarata,
gazte ta zarrak ezin
konpondu dira-ta.
Besteari erantsi
norberaren palta,
geure bidetik gaude
danok aterata,
Jauna, barka zaiguzu
argalak gera-ta.
Itxaropen pozgarriz
barren oiek bete,
urak beren bidea
billatuko dute.
Aurtxo Jaungoiko ori
biotzetik maite;
onezkero ederki
aspertu zerate,
jaiak ondo igaro,
agur, urrenarte!
|