Nere lore maiteena. (Andre Josefa Arzac Enrile-renari)
Echegaray, Karmelo
¡Kameloren!
Dirudiyena elur eginberriya,
Da lore bat benetan ikusgarriya...
Bañan usai gabea.
Larros gorriya,
Da sarjiñeko lore denen nausiya,
Intzez distiatua,
Kolore miragarriz jantzitakua...
Bañan arantzez dago inguratua.
Pentsamentua,
Bere sasoiyan lore ikustekoa,
Likurta gozokoa,
Jantzi leunezkoa...
Baña chit laster dago ¡ai! igartua.
Beti-biziya,
Ez da kamelorea beziñ churiya,
Ez du larrosak beziñ usai gozoa,
Ez da pentsamentua
Beziñ orri leunez jantzitakua...
Baña da, gu bezela, ezillgarriya...
Argatik da neretzat beti-biziya
Lore denen artean maitagarriya.