inprimatu
Machin Mungiya-koari
Izenburua:
Machin Mungiya-koari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
173-177

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Machin Mungiya-koari

 

Echegaray, Karmelo

 

 ¡Gizon argidotar miragarriya!

 ¡Umant ezillkorra!

 ¡Mungiyako seme bikaiñ argiya!

 ¡Itsastar azkarra!

 ¡Ontzidi-mairuak garaiturikan,

 Goititu ziñana!

 Biral zazu zauden Zeru-goitikan

 Argiya nigana.

 ¡Jaungoiko Jaunaren maitetasuna!

 Zuk gartu zenduan

 Berdiñik etzuen ausartasuna

 Machin-en barruan.

 Zuk, ere, bada, gaur, aren moduan,

 ¡Maitasun dontsua!

 Sartu zazu nere pentsamentuan

 Argi Zerukua.

 Kantatzeko nola dan bizitutzen

 Jesus-en martitza; 

 Nola, Beragatik, ez dan izutzen

 Ematen bizitza.

 Kantatzeko zer dan jayotz-erriya

 Ziñez maitatzea;

 Zer dan izatea, bizi guztiya

 Beragan jartzea.

 ¡O Machin aundiya! ¿nor ez arritu

 Begiratutzean,

 Nola garailari ziñan gelditu

 Otranto-aldean?

 Zu bakarrik; eta larogei ziran

 Mairuen ontziyak;

 Ala baña laster.... laster joan ziran

 Igesi guztiyak.

 Otso gosedunak ¿noiz garai dute

 Legoi bat bakarra?

 ¿Noiz beren azpiyan ikusi dute

 Aren atzaparra?

 ¿Noiz, aize-bumbadak zatitu dute

 Aritz goiantiya?

 ¿Noiz, ekaitza gogorrak beeratu dute

 Burnizko mendiya?

 Ala ¿zer usterik etorri ziran

 Zugana mairuak?

 Etzekiten, nonbait, Machin, zer ziran

 Zure indar sutsuak.

 Etzekiten, Machin ezillgarriya,

 Gogorra ziñala;

 Ez ere Jauna ta jayotz-erriya

 Lagun ziñuzela.

 Ur eder urdiñak odoldurikan.

 Ontziyak zatirik

 Ariñ alden ziran Otrantotikan

 Mairuak, autsirik.

 Gizon, len oyuaz arro zeudenak,

 Joan ziran koldarrik,

 ¡Euskaldun azkarra! zure kemenak

 Ikaraz beterik.

 Ala dira joaten izuturikan

 Otso gaizkilleak,

 Badiye, jarraitzen aserrerikan

 Legoi garaileak.

 Aizeriyak, ala, begiratzean

 Artzanora atzetik,

 Eskutatzen dira baso-tartean-

 Bildurrez dantzarik.

 Danak, Machin, danak aldendu ziran,

 Jazarra galdurik;

 Bizirik zeudenak, urrundu ziran

 Zu nausi lagarik...

 Len apainduriyaz orniturikan

 Zetozen ontziyak,

 Zijoazen oso zulaturikan...

 ¡Ziruditen boiyak!

 Eta zuk, umanta, begiratzean

 Nola zijoazen,

 Ikusirik nola chitizuturik

 Ziraden aldentzen;

 Josirik Zeruan zure begiyak,

 Auspez, jarririkan,

 Garaitzen Jaunari esker zintiyak

 Eman ziniozkan.

 ................

 Arjel-inguruan arkitu ziñan

 Berriz mairuakin;

 Legoi baten eran gudatu ziñan

 Itsas-lapurrakin.

 Baña lagun gabe gelditurikan,

 Etsaiz ingurarik,

 Sutumpaz ontziya zeaturikan,

 Mendekoak illik,

 Mairuen mendean erori ziñan,

 Machin goitandiya;

 Beren uztarpean arkitu ziñan

 Katez estaliya.

 Ordea, banazu chit arritutzen

 Jazar aserrean,

 Oraindik geyago nazu zurtutzen

 Etsaiyen mendean.

 Gudan garailari gelditutzeak

 Atsegindurikan;

 Zu beren azpiyan ikusitzeak

 Otsareturikan;

 Esaten dizute goitusterikan:

 "¿Biziya nai dezu?

 Orduan, kristaua, gaur bertatikan

 Jesus uka zazu."

 ¡Ai! nik baneukake goyaingeruen

 Itz mirakindarra,

 Zeruetan dauden izpirituen

 Aditzaren garra,

 Kantatzeko nola.begiraturik

 Boillos urdiñera,

 Eranzun zenduen, zeruraturik

 Zure pentsaera:

 "¿Nola naidezute nik ukatzea

 Sortu ninduena?.

 Nola nai dezute nik lagatzea

 Nigatik ill zana?

 ¿Zeru-goiyetatik etorri zana

 Gizon egitera?

 ¿Gizonakgatikan umildu zana

 Josirik iltzera?...

 Eska zayozute eguzkiyari

 Ez berotutzeko;

 Marruaz dagoan itsasoar

 Ez orroatzeko;

 Eska zayozute gau illunari

 Argi biurtzeko.

 Negu sumindu beltz odeitsuari

 Lorez apaintzeko;

 Amilka datozen iturriyeri

 Goruntz itzultzeko...

 Bañan, bañan ¡arren! ez esan neri

 Jesus ukatzeko."

 ................

 ¡Ill da! ¡¡ill da Machin! Kristau-martitzak

 Illtzen diran eran;

 ¡Ill da! ¡ill da Machini azken-otoitzak

 Indar emanikan.

 ¡Ill da Machini baña bere oroitza

 Iñoiz illko ez da;

 Gizalditan zutik dagon aritza

 Len eroriko da.

 Neguen ondoren udaberriyak

 Etorriko dira;

 Mendiyetan zeuden elur guziyak

 Ur egingo dira:

 Udaberriya-re, bere lorakin,

 Eskutatuko da;

 Beraren ondoren, seguruztakin;

 Uda sartuko da;

 Udaren ondoren ikusiko da,

 Udazken tristea;

 Zuaitz apaindua geldituko da

 Ostorik gabe;

 Udazkena joanik, negu goibela

 Beltz agertuko da;

 Negua-re laster, kea bezela,

 Urrundetuko da...

 Egunak, asteak, illak, urteak....

 Danak joango dira;

 Danak pepaz edo pozez beteak

 Igaroko dira.

 Aztutasunean gure biziya

 Obiratuko da....

 Baña martiriyen oroitz argiya

 Beti biziko da.

 


inprimatu