inprimatu
Itsas-gizonen kanta Ama Birjiña Iziar-koari
Izenburua:
Itsas-gizonen kanta Ama Birjiña Iziar-koari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
278-280

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Itsas-gizonen kanta Ama Brijiña Iziar-koari

 

Echegaray, Karmelo

 

 Andutz-mendiyan dizdiz egiten

 Dezun eguzki argiya;

 Zeru ta lurrak apaindurikan

 Dauzkatzun lore churiya;

 Pekatariyen laguntzallea,

 Graziyen iturgarbiya,

 Ugarotarren zuzendariya,

 Mindunentzako poztiya...

 

 Itsas-gizonak, dabillenean

 Itsas-aserre beltzean,

 Zeñ biyotzetik, deitzen dizun

 ¡Ama maitea! nekean;

 Zure laguntzak zabaldutzen du

 Poza bere biyotzean;.

 Argitasuna lausoturikan

 Daukan adimen tristean.

 

 Zu zera bere miñ guztiyentzat

 Sendagarririk piñena;

 Berak dituen laño beltzentzat

 Argitasunik onena:

 Zuk gozatutzen dezu, naiz izan

 Tristetasunik miñena

 Nai izan berak duen larriya

 Izan liteken geiyena.

 

 Zuk, Euskalduna, zure mantuan

 Gordetzen dezu maitaro;

 Bere bizitza, zoriondutzen

 Dezu, Mariya, gozoro;

 Zuk uzten dezu, len illan zegoen

 Adimentua dizdiro;

 Len zikindurik zegoen biyotza

 Elurra beziñ garbiro.

 

 ¡Zer argitasun miresgarriya

 Zabaldutzen dan Andutztik!

 Itsastarra da berak salbatzen

 Gau-itzal beltzen artetik;

 Berak darama portura, gozo

 Bide zuzena markarik;

 Berak kayera, bela churiyak

 Artekaizeaz puzturik.

 

 ¡Zeñ ederra dan zure laguntza,

 Jaunaren Ama maitea!

 ¡Nola biyotza duen lagatzen

 Gozotasunez betea!

 Bera badator, laster dijoa

 Gugandik iges nekea,

 Nola dijoan, egun sentiyan

 Gaueko laño tristea.

 

 Ez da zuk kentzen ez dezun miñik

 Zuk ez dakartzun gozorik;

 Zuk lagundu-ta, biyotz oztua

 Gelditutzen da suturik,

 Griñ okerrakin nastutakoa,

 Bildots bat beziñ otsanik,

 Jausbetiturik arkitzen dana,

 Burniya beziñ aldunik.

 

 ¿Nola zuregan ez gera, bada,

 Joango baturik, Mariya,

 Gurteskatzera chit bear degun

 Zeruko laguntz eztiya?...

 Jakiñik, Ama, zuk dakizula

 Paketzen ekaitz sutiya,

 Zugana gatoz billatutzera

 Gure penetan pozkaiya.

 

 Ekaitz gogorra datorrenean

 Ondatu nairik ontziyak,

 Andatz aldera ¡bai! biurtuko

 Dirade gure begiyak:

 Andik, ederrik, zabaldutzen dan

 Egun sentizko argiyak,

 Kenduko ditu gure gañetik

 Illuntzen duten odeiyak.

 

 ¡O zonbat aldiz, Ama, salbatzen

 Dezun itsastar gaisoa,

 Zuregan berak biurtutzean

 Maitetasunez, gogoa!

 ¿Nola guk, bada, gaur ez biurtu

 Zuregan biyotz osoa,

 Zeru ta lureen Erregiñ eder,

 Gozo guztiyen gozoa?

 

 ¿Nola gintezke, gabiltzanean

 Itsasoagaz gudatzen,

 Geldi nagusi, ez bazenduke

 Zuk maitakiro laguntzen?...

 ¿Nola, gau beltzak dituenean

 Illuntasunak zabaltzen,

 Itsas-garrean ibill gintezke,

 Ez bagaituzu zuzentzen?...

 

 Alper-alperrik itsaso beltzak,

 Aserre biziz beterik,

 Ontzi gureak zeatu naiyan,

 Orro-egingo du gogorrik.

 Zu bazerade gure laguntzat,

 Iñon ez degu bildurrik,

 Dakigulako zuk dituzula

 Bagak utzitzen umillik.

 

 ¡O zenbat, ustez urikalduak

 Salbatzen diran zugatik,

 Biyotz-biyotzez, irazekirik,

 Otoitz samur bat egiñik!

 ¡Otoitz donea! Lore likurta

 Dijoan eran goiturik,

 Irichitzen du barkaziyoa,

 Jaunaren Ama mugirik.

 

 Gauza guztiyak, Ama Birjiña,

 Dijoaz beren amaira;

 Baso tartean jayo t' azi dan

 Basaunzachoa mendira;

 Mur-mur egiñaz errekachoa

 Pizkor ta pizkor ibaira;

 Eta lurretik, otoitza beti

 Zerura, bere kabira.

 

 Otoitzarentzat ez da lañorik,

 Ez odei pilla trinkorik;

 Ez aize gogor borchazkorikan

 Ez ola ekaitz aldunik:

 Uso bat nola dijoan egaan,

 Gora ta gora lurretik,

 Ala dijoa Zeru goiyera

 Laño, t' odeiyak pasarik.

 

 Ala dijoa; t' andik ekartzen

 Du zoriona lurrera,

 Poz-atsegiña, gozotasuna,

 Gizonen biyotz tristera;

 Ekar dezala, bada, gaur ere

 Graziya biyotz gurera,

 Joan gaitezen egun batean

 Jaunaren egoitz goiyera.

 


inprimatu