inprimatu
Intz tantoa
Izenburua:
Intz tantoa
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
182

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Intz tantoa

 

Echegaray, Karmelo

 

 Pichiloreak estaltzen zuten

 Zelai bitora batean,

 Larrosacho: bat arkitutzen zan

 Landare ayen artean,

 Euri gozorik etzan erorten

 Larros-ederren gaņean;

 Beregatikan

 Makurturikan,

 Kopeta zuen larrean.

 

 Ala zegola eroririkan

 Intzaren tanto garbiya,

 Alchatu zuen pozez kopeta

 Distiaturik guztiya;

 Piztu zitzayon igartutzera

 Laster zijoan orriya;

 Eta lorea,

 Chic dotorea,

 Soņeko gorriz jantziya.

 

 Orisen bera gizonarekiņ

 Egin du Jaunak Zerutik;

 Iltzera ziyan biyotz gogorra

 Zeruko itzak bustirik,

 Alchatutzen da, t'esaten digu,

 Atsegiņ-pozez beterik;

 "Maitagarriya

 Chit da graziya;

 Askatzen gaitu gaitzetik."

 


inprimatu