inprimatu
Gernikako aritzari. On Jose Manterola jaunari
Izenburua:
Gernikako aritzari. On Jose Manterola jaunari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
113-115

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gernikako aritzari

 

Echegaray, Karmelo

 

 Euskal-Erriyan ¿zer gertatzen da?

 ¿Zergatik dago pozturik?

 ¿Zergatik daude len uchalduak

 Zeuden zelaiyak, apaiñik?

 ¿Zergatik daude choritaldeak

 Pozkiduz oso beterik,

 Alositzuzko soñu gozoak

 Alkarren leiyan kantarik?

 

 ¿Zergatik dira lore tartean

 Pozez gordetzen ibaiyak?

 ¿Zergatik belar likurtadunez

 Jantziten dira mendiyak?

 ¿Zergatik dira gure gañetik

 Aldendu pizkor odeiyak,

 Utzirik, biral ditzala Febok

 Gugan errañu biziyak?

 

 Mingarriya zan len iturriyak

 Egiten zuten murmurra;

 Naigabezkoa baso tartean

 Aizechoaren surmurra;

 Negargarriya gure lurreko

 Aurren zizpuru samurra;

 Zirudiyen ¡ai! gure biyotzen

 Nagusi zala bildurra.

 

 Aritzak zeuden ostorik gabe;

 Zelai guztiyak legorrik;

 Mendiyak ere beren kopeta.

 Jachitzen zuten umillik;

 Ikusirikan Euskal-erriya

 Samintasunez beterik,

 Doilgatzen ziran ibar gureak

 Apaingarriyak kendurik.

 

 Zugaztiyetan kabiya duten

 Errechiñolen kantuak,

 Ziran tristuraz arkitutzen dan

 Choricho baten lantuak;

 Gure biyotzak. entzunik ayen

 Zizpuru negar mintsuak,

 Bigundurikan gelditzen ziran

 Penaren penaz lertuak.

 

 Len naigabea; gaur atsegiña;

 ¿Zer zaigu bada gertatu?

 ¿Zergatik dira gure nekeak

 Añ bat batera gozatu?•

 ¿Zer ikuskerak, bada, gaur ditu

 Euskal-biyotzak, alaitu?...

 ¿Zergatik danok, penak azturik,

 Degu pozkidaz kantatu?

 

 Ikusi degu ostoz jantziten

 Asirik aritz maitea;

 Ikusi degu ¡bai¡ lora-motez

 Berriro dana betea;

 Au ikusirik, biralirikan

 Gure barrendik nekea,

 "Euskal-erriya"-esaten degu-

 "Badatorkizu pakea."

 

 ¡Aritz ederra! loretu zaite,

 Gal-gabe zure moterik,

 Euskal-arraza gelditu dedin

 Otsare biziz beterik.

 Ikusi zazu nola dagoan

 Euskara zarra goiturik,

 Nola gauden gu, bere semeak,

 Ama biyotzez maitarik.

 

 Ikusi zazu Zeru garbiyan

 Euskal-artizar argiya;

 Ikusi zazu mugidagabe

 itsaso zabal aundiya;

 Ikusi zazu lorez jantzirik

 Basoa, chara, zelaiya;

 Beretan pozez chiruliruka

 Luma kizkurdun choriya

 

 Guztiyak gaude pozez beterik

 Aitor-en erri donsuan,

 Esperanzaren argiyarekin

 Suturik poza barruan,

 Esperanzaren izar ederra

 Ikusi degu Zeruan;

 Artizar orrek zuzendaturik

 Biziko gera munduan.

 

 ¡Ai! nik banuke gizon argiyen

 Etorki suzko naroa,

 Kantatutzeko bear bezela

 Zure kondaira gozoa.

 Esango nuke zirala gure

 Biyotzen amets osoa

 Zuri dizugun maitera dala

 Sortzetik gugan jaiyoa.

 

 Esango nuke, zure naiyeraz

 Euskaldun zarrak pozturik

 Beren barruan zutan ausartza

 Berdingabea suturik,

 Joaten zirala etsaiyengana

 Bildurra zer zan azturik,

 Joaten zirala, zaldun azkarrak

 Buruzaritzat arturik.

 

 Esango nuke, begiratzean

 Zure garraie goitua,

 Ikusitzean intzez bustirik

 Egun-sentiyan ostua,

 Zerutik dala gugana jasten

 Aingeru baten kantua,

 Esanaz: "Jaiki, poztu zaiztezte,

 Aritza dago piztua".

 

 Aingeru baten itzak dira ¡bai!

 Or ditugunak aditzen,

 Bada, gozaro zerutar batez

 Berak gaituzte betetzen;

 Gure biyotzak maitasun aundi

 Gartsu bat dute sentitzen,

 Eta, non gauden ez dakigula,

 Gera lurrean auzpezten.

 

 Non auzpezturik, Jaungoikoari

 Biyotzez esker emanik,

 Gauzkalako gaur gozatasuuez,

 Pozez, otsarez beterik;

 Otoitz egiñik, eska diogu

 Gorde zaitzala zerutik,

 Mundu au dana dasagiñ arte,

 Osto mardulez ,jantzirik.

 


inprimatu