Euskaldunak eta kartagotarrak
Echegaray, Karmelo
I.
¿Nondikan datoz, Auñemendiyan
Entzuten diran soñuak?
¿Ote dirade Kantauriako
Itsasoaren orruak?
¿Mendi-tartean bizitzen diran
Pizti gaizkiñen marruak?
¿Aize-bunbada, zugaztiyetan
Dabillenaren chistuak?
Soñu oyekin izuturikan
Bazkatzen zeuden ardiyak,
Zelaiyetatik salecheetara
Nasdiro datoz guztiyak;
Ala bildurtzen dira, gañean
Aditutzean turmoiyak;
Ala marruaz sentitutzean
Basoetako piztiyak.
Bañan ez dira turmoi-dumbotsak;
Ez dira pizti-marruak;
Osgarbi daude, chimistik gabe,
Arrayo-toki goituak
Isill-isillik mendi-tarteko
Piztiyak dauden lekuak;
Egoi-aldetik urbiltzen dira
Len entzun diran oyuak.
¡Jaiki guztiyak! ¡armatu danak:
Geziak arin presturik!
¡Armatu danak, Euskal Erriyan,
Irrintziagaz bildurik;.
Begira martitz atzerritarrak
Beren etzauntzak arturik
Ibai-ertzean, zelai galantak
Guztiyak dendaz beterik.
¡Chimist-antzera goazen, oriyek
Euskal-Erritik kentzera!
¡Goazen guztiyok, beren artean
Bildur-ikara sartzera!
¡Bira! ditzagun parrukaturik
Agudo, beren ¡urrera!
.....................
¡Jaichi gaitezen mendiyetatik!
¡Aupa, mutillak!, ¡aurrera!
Bañan ¿au zer da?... botarik armak
Datoz: "pakea" deiturik
Datoz esanaz: "Bulardetsuak
Zeratela chit entzunik,
Gatoz onera, zuen laguntza
Bene-benetan eskarik,
Erromatarren kontra joateko,
Guztiyok alkar arturik.
Ongi dakigu Erromatarrak
Dirala zuen etsaiyak;
Ongi dakigu, bai, beren kontra
Zaudetela emen guztiyak;
Atozte, gugaz, bada, gazteak;
Atozte, gizon sutiyak,
Birrindutzeko zuen etsaiyen
Martizti bikaiñ aundiyak.
Euskal-Erriyan, au entzutean,
Dute gazteak esaten:
"Zugaz, Anibal, joango gerade
Martizti-etsaiyak apurtzen;
Zurekin joango gera guztiyok
Berak ikaraz betetzen;
Bañan aurretik joan bear degu,
Zuri bidea zabaltzen.
II.
¡Gau ederra!... Zeruba urdiñ
Dago, odei bat gaberik,
Izar eder dizdizariz
Dana golorezturik
Gau-erregiñ illargiya
Dago bertan nausirik,
Argi-errañu gozatsuak
Lurrera biralirik.
Auñemendi dago, elurrez
Tontorrak estaldurik,
Bere gallur goituakin
Zerubari ikuturik.
Ibar eta mendarteak,
Laño ariñak gorderik,
Diruditela, daudela
Jazkai churiz apaiñik.
Arkaitzetan, iturriyak
Daude pill pill egiñik;
Zelaiyetatik, ibaiyak
Doaz geldi, maltsorik,
Beren kolko leyarkiyan
Illargiya pintarik.
Chorichoak, zuaitzetan
Daude lotan, isillik;
Aizechoak,zelaiyeko
Lorak mugi gaberik;
Aurchoak, ere, lo daude,
Beren amak zaiturik.
¡Zer pakea!... ez da entzuten
Osto baten pirpirrik,
Ez oinkada baten otsik,
Ez zakur baten saungik.
Euskaldun gazte guztiyak,
Sort-echetik irtenik,
Gabaz, esnatu ez ditezen
Aurrak, isill-isillik,
An dijoaz, Anibalen
Martiztiyen aurretik,
Dijoaz, dijoaz ariñ
Gelditu gabetanik,
Illargi zillarreztuak
Bidean zuzendurik;
T' egun-sentiya agertzean
Larrosaz galaiturik,
Ikustean sort-aldea
Suteoz t'urrez jantzirik,
Urrun arkitutzen dira
Beren Euskal-Erritik,
Urrun beren gurasoak
Dauden leku maitetik.
.....................
Baña doaz, Kartagoko...
Martitz danen aurretik,
Doaz Afrikarren alde
Jazar gogor egiñik,
Egun eta gabak, urrun
Echetik igarorik.
Doaz, doaz Errodano
Koajetsua a pasarik,
Doaz, Alpe goyetara
Kemen suzkoz igorik.
Alpeetatik, nola elurra
Eguzkiyak arturik,
Jeisten dan udaberriyan
Ujoldeak egiñik,
Ala jeisten dira, ausartza
Berdingabez beterik;
Ala doaz Italiyan,
Lur ederrak menderik,
Trasimeno ta Kanas-ko
Gudak irabazirik,
Erromaren martiztiyak
Garaiturik utzirik.
Nola artalde bat, leoiyak
Uzten duan izurik;
Nola piztiyak igesi
Doazen lurzulotik,
Aitz deslakaindutako bat
Erortzean menditik;
Nola chori bildurtiyak
Aizkor-otsa sentirik,
Aldentzen diran, kabiya
Daukaten zuaitzetik,
Erromako gerrariyak
Ala daude bildurrik;
Alasen dijoaz iges
Iziduraz beterik,
Anibalen laguntzalleen
Kemenaz ikararik.
.................
Oek, beren bekokiyak
Erramuz koroiturik,
Iristen dira Erromaren
Ateetara, aldendurik:
Bidean arki dituzten
Etsaiyak ingurutik;
Beren etzauntzetatik
Ausarkiro botarik,
Naiz burniz iduki beren
Gorputzak estaldurik,
Naiz arma zukaratzgarriz
Egon oso orniturik.
III.
Italiyako lurrak
Dira gozotiyak,
Mastiz, oliboz eta
Lorez estaliyak.
Lerden goratzen dira
Bertako mendiyak,
Erakutsirik arro
Gallur elurkiyak.
Zillarreztaturikan
Dijoaz ibaiyak,
Bustirik inguruko
Landa ta zelaiyak.
Ematurik, paketan
Daude umanziyak,
Eranzaturik garbi
Ertzetako erriyak;
Umanziyetan dabiltz
Ariñik ontziyak,
Polliki mugiturik
Ur urdiñ geldiyak.
Ibar zubalak, eta
Zelay loretiyak,
Ikusten dira chori
Kantariz jantziyak,
Kantatzen dituztela
Soñu pozgarriyak.
Urre jauregiz daude
Beterik uriyak;
Baratzak dira guziz
Begiragarriyak;
Bertistezko muñoak,
Aldatsak, saroiyak,
Basoak eta alorrak
Eta zugaztiyak,
Ematen dituzte chit
Alort ugariyak.
¡Dirudi Sortitzagan
Diraden doaiyak,
Lur onek dituela
Beregan guztiyak!
.................
Baña ¿non dira gure
Chabol maitatuak?
¿Non dira gure mendi
Burnizko goituakt
¿Non dira biyotzeko
Gure gurasuak?
¿Non dira ¡non! pagodun
T' aritzdun basuak?
¿Non dira Euskal-Erriko
Choko murkaiztsuak?...
¡Gure biyotzak nola
Dauden penatuak!
¡Zeñen tristeak diran
Gure zizpuruak!
Kabiya galdu duten
Choriyen lantuak,
Ez dira oek baño
Mingarriyaguak.
¿Zertarako ditugu
Emengo garauak,
Nayago baditugu
Euskal-lurrekuak?
¿Zertarako jauregi
Urrez apainduak,
Nayago baditugu
Gure chabolchuak,
Euskal-erriyan dauden
Arkaitz ta chokuak
Badirade guretzat
Pozgarriyaguak?
...............
Goazen, bada, mutillak,
Sort-erri maitera,
Gure mendiyetako
Lurrak lundutzera;
Goazen agudo; goazen
Auñemendipera,
Guraso t'emazteak
Besarkatutzera,
Zoriontasunean
Gozo bizitzara.
|