inprimatu
Euskal-aingeruchoak
Izenburua:
Euskal-aingeruchoak
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
222

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal-aingeruchoak

 

Echegaray, Karmelo

 

 Euskal-aingeruchoak

 Elkarren ondoren,

 Lurretikan Zerura

 Dijoaz egatzen:

 Uzten gaituztelarik

 Gu negarrez emen,

 Bakartasun tristean,

 Samiñki, penatzen.

 ..................

 Baña ¿zergatik degu

 Negar guk egiten,

 Zergatikan begiyak

 Zaizkigu goibeltzen,

 Zergatikan antsiyaz

 Gaude zizpurutzen?

 

 Zorion betikoa

 Daukate zeruan,

 Samintasuna izango

 Zutenak munduan.

 ¡Nor legokean oraiñ

 ¡Nor! ayen lekuan,

 Gloria kantatutzen

 Jaunaren onduan!

 


inprimatu