inprimatu
Eskariya
Izenburua:
Eskariya
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
340

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskariya

 

Echegaray, K.

 

 Choriyak, beren kabi

 maitea lagarik,

 Badaude beti penaz,

 Naigabez beterik,

 Tristuraren tristuraz

 Oso mututurik,

 ¿Nola biziko naiz ni

 Sort-erritik joanik,

 Ainbeste maite dedan

 Lurretik aldenik,

 Izarraitz-ko tontorrak

 Eziñ ikusirik,

 Nola diran agertzen

 Loitsu ta lerdenik,

 Eguzkiyaren argiz

 Oso dizdizturik;

 Edo laño tartean

 Burua jasorik,

 Diruditela koroi

 Churiz ingurarik?...

 ¿Nola, nola biziko

 Naiz emendik joanik,

 Urola-ren murmurrak

 Entzun gabetanik;

 Bere leyar-uretan

 Begira gaberik,

 Bazter ederrak nola

 Dauden antzezturik?...

 ¿Nola, nola biziko

 Naiz urrun emendik,

 Aditzen ez dedala

 Euskara maiterik,

 Aitorren izkuntzaren

 Itz gozarotsurik?...

 ¿Egongo naiz beñere

 Miñik gabetanik?

 ¿Iñoiz sentituko det,

 Biyotzean, pozik?...

 ¡Ez! ¡ez! beti biziko

 Naiz minduraturik,

 Zergatik erbestean

 Ez dagon pozkairik...

 .....................

 Orregatik, bildurrez,

 Ikaraz beterik,

 Joan bear ote dedan

 Emendik pentsarik,

 Esaten dizut, Jauna

 Biyotz-biyotzetik:

 «Eraman ez nazazu

 Nere Euskal-erritik.

 


inprimatu