inprimatu
Erramua eta ganaberak. On Antonio Arzac jaunari
Izenburua:
Erramua eta ganaberak. On Antonio Arzac jaunari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
19

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erramua eta ganaberak. On Antonio Arzac jaunari

 

Echegaray, Karmelo

 

 Ibar orritsu pollit batean

 Lore-tartean gorderik,

 Iturri pizkor bat irtetzen zan

 Aitz-irrinarte batetik;

 Iturri onen ur garbiyari

 Begirunez muñ egiñik,

 Gañaberacho ikaratiyak

 Alchatzen ziran bigunik;

 Beren gañean, erramu batek

 Adar gogorrak zabalik,

 Esaten zien gañaberei,

 Arrotasunez, beterik:

 

 -¿Zergatik beti makur zerate

 ¿Sartaizechoak mugirik?

 Sartaizeari zemuitatzeko 

 Ez al-dezute indarrik?

 Ikus zazute, nola jasotzen

 Detan burua lerdenik;

 Ez diot, ez nik, sekulan aize

 Igeskorrari beldurrik.-

 

 Gañaberxcho liraiñ pollitak,

 Erramuari entzunik,

 Zeruetara begiratuaz

 Esan zioten umillik:

 -Guriya zera; guziz ederra;

 Ez dozu iñon lotsarik;

 Ilda ta negu, arkitzen zera

 Osto mardulez jantzirik;

 Dauzkatzu chori ikusgarriyak

 Adarretara igorik,

 Zoragarrizko soñu ederrak

 Alkarren leyan kantarik;

 Azpiyan dagon iturricho au

 Kantoriyekiñ pozturik,

 Mur-mur egiñaz, dijoa, zuri

 "Ederra zera" esanik.

 

 Ezagututzen degu, ordea,

 Gaudela zure azpitik;

 Ez degula guk zuk bezelako

 Indar portitz ta sendorik;

 Orregatikan, umiltzen gera,

 Kopeta oso jachirik,

 Ez gaitzan laga aize bultzadak

 Itur-ertzean etzinik.

 

 Gau illunaren asieran zan

 Zerua jarri goibelik;

 Chimista zorrotz eta gargiñak

 Agerturikan sarririk;

 Aize aldun ta chit borchariyak,

 Indar-biziyan irtenik,

 Zatitu zuen erramuaren

 Enbor lodiya ondotik.

 Gañaberacho argal umillak

 Gelditu ziran zut-zutik,

 Aize-bultzada ulertutzean

 Burua pizkor makurrik.

 

 Etorririkan, egun-sentiko

 Argiya sortaitz-aldetik,

 Azalkeratu zan erramua,

 Zelai gañean igarrik;

 Eta aurrean, gañaberachu

 Intzez bustiyak, esanik:

 "Umill zaitezte, arrotzen dana

 Geldituko da beeturik."

 


inprimatu