inprimatu
Eguzkia sartzean
Izenburua:
Eguzkia sartzean
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
544

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguzkia sartzean

 

Echegaray, Karmelo

 

 Aditzen det nola duten errechiño!

 Maiteak kantatzen larros-artean;

 Argiya dijoa gichitzen polliki,

 Urrez apaindurik an Sartaldean.

 

 Osto ta belarren, erreka biziyen

 Surmurrak dirade non nai entzuten;

 Apenin-urdiñak an ageri dira,

 Larros-jantziya du Zeruak galtzen.

 

 ¡Bakartasun eta pake santu ontan

 ¡Ai! entzungo banu amaren boza!

 ¡Bein bakarrik, bada, zu berriz ikusi,

 Amacho, naiz gero geldi ni illotza!

 

 Baña mundutikan joan ziñan, amacho;

 Zure itzik ez det entzungo emen!

 Arbolak, mendiyak, larrosak dijoaz

 Nere bietzaren eran gaututzen.

 


inprimatu