ˇChistulari gaisoa!
Echegaray, Karmelo
Guztiyak pozez daude,
Triste ni bakarrik:
Triste ˇbai! zeren nagon
Ama gabetanik:
Bańa josta ditezen
Besteak gogotik,
ˇAi! chistua jo bear,
Naiz egon tristerik.
ˇChistua jo! żta nola
Joko det chistua,
Baldiń naigabepean
Banago sartua?
Chistu-sońuen ordez
Balitz ˇai! lantua,
Litzake neretzako
Gauz errazagua.
żNola ez? Illun dago
Neretzat guztiya;
Dena samintasuna,
Dena da antsiya:
Joan da, juan da nigandik
Ama maitatiya,
żNon arkiko det oraiń
Munduan argiya?
Ala ere nai dute
Nik sońu jotzea,
Nere chistuarekin
Berak poztutzea:
Bańan, bańan ill bazait
ˇAi! ama maitea,
żNola joko det ezer
Ezpada tristea?
Penik badu, triste du
Kantatzen choriyak;
Eta izanagatik
Naigabe biziyak,
Biotz saminduaren
Erdiragarriyak,
ˇNai dute nik jotzen
Sońu chit alaiyak!
ˇPenadunak ez bear
jo sońu tristerik!
żNoiz, noiz ikusi dute
Gabaz eguzkirik?
żNoiz doakabearen
Biotz samindutik
Ateratzen irrintzi
T' uju pozezkorik?
Geldi bitez ujuak
Pozdunarentzako;
Betoz, betoz nigana
Zenbait negar-malko,
Zeren obeak diran
Ni sendatutzeko,
Nere samintasunak
Zerbait gozatzeko.
Agur, ama: begira
Zadazu Zerutik,
Nola nagon ni beti
Zutzaz-oroiturik:
Naiz ari chistu-jotzen,
Naiz egon isillik,
ˇJainkoak daki nola
Malkoak gorderik!
|