inprimatu
Biolchoa
Izenburua:
Biolchoa
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
557

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Biolchoa

 

Echegaray, Karmelo

 

 Lore guztiyen errepiñ Plorak,

 Biol ederra sorturik,

 Eta gaindiro doai ugariz

 Ikusgarriro jantzirik,

 Galdetu zion: -Lore maitea,

 Eska zadazu bertatik

 Nai dezun dana; bada guztiya

 Dizut emango chit pozik.

 

 ¿Zer bear dezu jarri zaitezen

 Lore-guztiyen gañetik?

 Esan ezazu, iduki gabe

 Eskatutzeko lotsarik.

 Biolak, umill eranzun zion:

 -Orri bat nai det bakarrik-

 -¿Zertako dezu?-Eskuta nadin

 Aren azpiyan sarturik.

 


inprimatu