inprimatu
Bakarrik! (Nere adiskide maite Franzisko Lopez eta Alen jauna-ri)
Izenburua:
Bakarrik! (Nere adiskide maite Franzisko Lopez eta Alen jauna-ri)
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
89

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bakarrik! (Nere adiskide maite Franzisko Lopez eta Alen jauna-ri)

 

Echegaray, Karmelo

 

 Mundutik iges, bide

 Bazterrera noa,

 Nonbait arkitu nairik

 Atseden gozoa,

 Jend' artean alferrik

 Billatutakoa,

 Arkitu gabe baizik

 Atsegiń eroa.

 

 Triste dago Zerua

 Dena goibeldurik:

 Eguzkia gorde da

 Odeiz estalirik:

 Lur igarrak ez digu

 Azaltzen galarik,

 Ez lore ta ez osto,

 Ez kantu gozorik.

 

 Ala, nere barrena

 Det nik begiratzen,

 Biotzean osoro

 Zentzuak gordetzen:

 Malkoak-isuariaz

 Tristuran gozatzen,

 Jaunarekiń, bakarrik,

 Itz gabe, mintzatzen.

 


inprimatu