inprimatu
Ama euskera! Biotz gureko!
Izenburua:
Ama euskera! Biotz gureko!
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
291

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama euskera! Biotz gureko!

 

Echegaray, Karmelo

 

 ¡Ama Euskera! ¡Biotz gureko

 Ama Euskera maitea!

 ¿Zergatik zaude, penak azturik,

 Gozotasunez betea?

 ¿Zergatik degu Urniyetan gaur

 Pozez ikusten jendea?

 ¡Zergatik dago Euskal-lurrean

 Alai len zana tristea?

 

 ¿Nondikan datoz emen entzuten

 Diraden soñu anzuak,

 Diruditenak zorionaren

 Berriekarle poztuak?

 ¿Zer gertatzen da ikusitzeko

 Emen berriro piztuak,

 Euskaldun zarren izkuntza eta

 Oitura bedeinkatuak?

 

 Euskaldun aundi bati zor zaizka

 Mirari oek guztiyak:

 Abbadie jaunak dauzka pozturik

 Gure zelai ta mendiyak:

 Orregatikan bere izena,

 Jakintasun ta doaiyak,

 Oraiñ ta beti goituko ditu

 Kantuz Euskaldun-erriyak.

 


inprimatu