inprimatu
Ama euskarari
Izenburua:
Ama euskarari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
391-395

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama euskarari

 

Echegaray, Karmelo

 

 ¡Marruaz austen zeran itsaso neurrigabea!

 ¡Mendi yetatiktik amiltzen zeran ur-koajea!

 ¡Saroi tartean zabiltzan chori kantatzallea,

 Zure kantuaz lilluraturik giza-jendea!

 Emadazute: batek, itzera dunbosgillea,

 Besteak, mur-mur biyotz eriyen sendatzallea,

 Besteak, izkuntz eztijariyo choratzallea,

 Dirudiyena goyaingeruen batots emea;

 Kanta dezadan zer dan Euskara maite-maitea,

 Kanta dezadan, bere kondaira paregabea;

 Kanta dezadan, dala munduan obe-gabea,

 Dala lore bat, chit urrintsua, chit bitorea,

 Dala kucha bat, oitura onen gordetzallea,

 Dala joya bat, apaintasunez bete betea,

 Gure lurreko mendi-tartean garbi gordea,

 Zikintasunen izpirik, ere, sentigabea.

 

 ¡Gau illunean dizdiz, egiten dezun izarra,

 Pozturik ontzi erbalan doan ugarotarra!

 Ukitu zazu nere kopeta gaiso lurtarra,

 Sartu zadazu gogargiyaren Zeruko garra,

 Ezagutu ta goitu dezadan Euskara zarra,

 Goitu dezadan bere edertasun mirakindarra.

 ¡Nork leukakean itsasoaren boz indartsua,

 Nork leukakean turmoiyaren ots orroetsua!

 Kantatutzeko, mugidaturik arkaitz-errua,

 Mugidaturik, ikaraturik mendi goitsua,

 Zer dan Aitorren izkunde guziz antziñakua,

 Kaukasopetik Aitalenenak ekartakua;

 Zer dan ¡bai! zer dan Larramendi-ren mintzo gozua,

 Dirudiyena Zera-goyetan sortutakua...

 

 Astarloa-ren izketa zer dan kantatutzeko,

 Dituen doai konteziñalak azaldutzeko;

 Humboldt aundiya mintzatu zana doanditzeko;

 Mendiburu-ren izkuntz eztiya goititutzeko;

 Mogel-arraza bikaiñarena ospatutzeko,

 Asularrena mundurik-mundu zabaldutzeko.

 

 ¡Euskal-izkuntza goitu dezuten gizon aundiyak,

 Gaur zaudetenak ezillgarriyen gora jaikiyak!

 Nigan atozte, sartzera neri zuen argiyak,

 Zuen alainzo goitandiyaren su-gar biziyak,

 Su-gar oyekin alairik nere almen guztiyak,

 Kanta ditzadan, argiro, gauza miresgarriyak.

 

 ¡Nork lezakean, ibar negardun au lagarikan,

 Arrano baten eran, ausartzaz egaaturikan,

 Aunditasunez laño guztiyak igarorikan,

 Izar sutsuen ekotegira goraturikan,

 Eguzkiyaren argitasunaz jabeturikan,

 Beragaz odei trinko-taldeak urraturikan,

 Utzi sugoiyan, aingeru-lumaz ezarririkan:

 Ez dala Euskara beziñ izkuntza jakintsurikan,

 Ez dala gure biyotzentzako añ maiterikan,

 Añ aberatsik, añ otseztirik, añ ederrikan.

 

 ¡Nork lezakean azaldu zure kondaira argiya,

 Berdingabeko Euskal-izkuntzt maitagarriya!

 ¡Nork lezakean agertu zure bizi garbiya,

 Zeruan dauden izarrak beziñ dizdizariya!

 

 Alperrik, iñiz zaizkitzu jarri kontra lañuak,

 Illundu nairik zure edertasun zirargitsuak;

 Guzti-guztiyak-izan dirade menderatuak,

 Guztiyak geldi dira jazarran purrukatuak,

 Nola diraden, eguzkiyagaz, odei pisuak,

 Gelditzen beti, naiz gogor egin, banakatuak.

 

 Guztiyak utzi zaituzte mancha gabetanikan,

 Guzti-guztiyak, len ziñan beziñ goitandirikan;

 Guztiyak, ariñ, iges joan dira, lotsaturikan,

 Beren igesak zure garaitza pregoiturikan;

 Ala gau itzal beltzak dijoaz, izuturikan,

 Egun-sentiya nola datorren ikusirikan,

 Kopet churiya larros-ederrez apaindurikan,

 Agertutzean, lurrean poza zabaldurikan.

 

 ¡Ez, bada, negar egin, gaur, Ama biyotzekua!

 Begiratzean seme gaizto bat, zugaz aztua!...

 ¡Begira! nola zugan daukagun gure gogua,

 Nola zugatik piztutzen zaigun indar sutsua!

 

 ¡Begira! nola zuri begira gauden guztiyak,

 ¡Begira! nola gorde nairikan zure doaiyak,

 ¡Begira! nola kantatu nairik zure gloriyak,

 Zure kondairan dauden artiste miragarriyak.

 

 ¡Begira! nola danok diogun: «Ama maitea,

 Zu zera gure biyotz illunen argitzallea,

 Zu zaude gure barru-barruan ongi gordea;

 Zu gabe, dana ¡dana! topatzen degu tristea;

 Zurekin dana dago guretzat pozez betea;

 Zu gabe, datoz, gugan antsiya eta nekea;

 Zu ill ezkero, mingarriya da bizitutzea.

 

 ¡Bizi zaitea! nola diyoten tontor goiyetan,

 iBizi zaitea! nola deitzen duten landetan,

 ¡Bizi zaitea! baso-tarteko baserriyetan,

 ¡Bizi zaitea! mendi gañeko chabolchoetan,

 ¡Bizi zaitea! zure semeak alde danetan,

 Naiz alorrean, naiz itsasoan, naiz uriyetan.

 

 ¡Bizi zaitea! diyo, marruaz, itsas-arroak,

 ¡Bizi zaitea! pill pill egiñaz, iturrichoak,

 ¡Bizi zaitea! dute kantatzen, egaztichoak,

 ¡Bizi zaitea! lore-tartean sartaizechoak,

 ¡Bizi zaitea! beeka, larrean, arkumechoak,

 ¡Bizi zaitea! bere joteraz, ezkillachoak,

 ¡Bizi zatea! zelai galaiyak eta basoak.

 

 Zu gabe; ¿nola bizi gintezke?... Chori chikiya,

 Nekez utzirik, tumitutzean, bere kabiya,

 ¿Nora joango, da nora joango da penagarriya,

 Baldin ill bada beraren ama maitagarriya?...

 ¿Nola zutikan egoa liteke lore galaiya,

 Baldin igarrik arkitzen bada bere sustraiya?....

 ¿Nola, pizkorrik, zelai-tartean, ibai garbiya,

 Legor badago, ur-tanto gabe, bere goaiya?...

 

 Bañan ¡ez bildur! ¡ez bildur izan, Ama maitea,

 Naiz zure kontra sumindurikan jarri jendea!

 Sortuagatik urakan aldun ondatzallea,

 Sortuagatik ujolde bizi galmentzallea,

 Pasako dira, bukako dira bat-ta bestea,

 Zeru zabala ikusiko da odei gabea,

 Bertan azaltzen dala nagusi pake donea.

 

 Ez du lañoak isurtzen beti gugan euriya,

 Ez itsasoak beti irauten du bildurgarriya;

 Ez dago lurra izotz gogorrez beti estaliya,

 Ez ekaitzakin beti, galdua, negargarriya;

 Ez dabilkigu beti gañean chimist sutiya,

 Dakarrelarik ondoren turmoi dardargarriya.

 ¡Ez! Gabak dakar, jarraiyan, eder egun-sentiya,

 Negu tristeak lorez jantzirik, udaberriya,

 Gerra gogorrak, ondoren pake jaungoikotiya,

 Laño pisuak, aldendutzean, Zeru garbiya,

 Lurra piztutzen duen eguzki garailariya,

 Zelaiya dizdiz ipintzen duen intz zerukoiya.

 

 ¡Ama! Zuk dezun naigabea-re bukatuko da,

 Doatsuera, bere segiyan, etorriko da,

 Zu, bakar, utzi zaituen ura, damutuko da;

 Zure doaiyak ospatutzean, gozatuko da.

 

 ¡Zer poz, orduan, izango diran zure semeak,

 Begiratzean zure koroiyak, zure loreak!

 ¡Nola zurtuko diran Euskaldun garaitzalleak!

 ¡Nola geldiko diran otsare dontsuz beteak!

 

 ¡Egun ederra! Poztuko dira mendi goitiyak,

 Atsegindurik, loretsutuko dira zelaiyak;

 Poztuko dira, zugaztiyetan dauden choriyak,

 Poztuko dira, lurpean bizi diran piztiyak;

 Ostoz jantziko dira, pozturik, aritz tantaiyak,

 Sendo ta gogor itsatsirikan beren sustraiyak;

 Poztuko dira geldi doazen ibai aundiyak,

 Poztuko dira, pizkor dabiltzan itur chikiyak.

 

 Entzungo dira zantzo ta irrintz pozgarritsuak;

 Entzungo dira kantagozodun alositzuak;

 Entzungo dira, jendadiyetan, Euskal-chistuak:

 Entzungo dira biyotza pozten duten soñuak.

 

 Ikusiko da, mendi-gañetan, urrez jantziya,

 Zeruetatik etorritako laño churiya;

 Ikusiko da gau ederrean izar argiya,

 Zillarrezturik bere errañuaz mundu guztiya:

 Ikusiko da, galaiturikan, Euskal-Erriya,

 Jantzirikan, len zuen urrezko mantu gorriya,

 Gora jasorik bere kopeta dizdizariya,

 Bere buruan duela koroi aiturgikiya.

 


inprimatu