inprimatu
Aita Santu Leon XIII-garrenari
Izenburua:
Aita Santu Leon XIII-garrenari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
359

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita Santu Leon XIII-garrenari

 

Echegaray, Karmelo

 

 Biotzak zerbait esan nai, baña

 Mingañak eziñ dit esan:

 ¡Gure Aitari begiratzeak

 Ala nauka zurturikan!

 ¿Eta nola ez, baldin badago

 Argiz inguraturikan,

 Jaunaren itza lagun duela

 Etsaiak mendeturikan?

 

 Naiz eta jaiki beraren kontra

 Luzbelen indar guztia,

 Zabaldurikan turmoi-chimistaz

 Ekaitz ikaragarria,

 Zuzen joango da bere portura,

 Zuzen Pedroren ontzia,

 Lemari dala Gure Aita Leon

 Maite ta maitagarria.

 


inprimatu