Ignacio Ramon Barojak 1813an fundaturiko Casa Baroja argitaletxearen babesean, Koro Barojak, Mikel Azurmendik eta Napoleon Olasolok euskarazko liburuen bilduma abiatu zuten 1985ean, eta 1990era bitartean 40 liburu plazaratu. Euskarazko jatorrizkoekin batera, itzulitako lanei ere garrantzi handia eman zieten —24 obra itzulitakoak dira—, literatura unibertsaleko izen handi zenbait euskarara ekarriz. Bilduma interesgarria, gehienbat narratiba argitaratu bazuten ere, bost poema liburu plazaratu zituzten, saiakera liburu zenbait eta hiru antzerki obra. Sei idazlek beren lehen liburua Baroja bilduman kaleratu zuten: Felipe Juaristi, Luis Daniel Izpizua, G. Arroyo, Myriam Villasante, Santiago Aizarna eta Joxerra Garzia.

Alegiak. Leon Tolstoi

Bertsolariaren jokoa eta jolasa. Joseba Zulaika

Denbora. Nostalgia. Felipe Juaristi

Eros, eros... Bertso eta Poemak

Jende ona nekez da aurkitzen. Flannery O'Connor

Kastila zaharreko kontu zaharrak. Miguel Delibes

Mimoak. Marcel Schwob

Kontu kontari Grezian barrena. Mikel Azurmendi

Altzateko Jaun-en kontu-zaharra. Pio Baroja

Gaizkile arrunt baten bi aldizko heriotza. Breyten Breytenbach

Euskal errefrauak Grandville-n iruditan

Heriotzaren laguna. Pedro Antonio Alarcon

Ihauterietako erokeriak. Pío Baroja

Jo ezak berriro, Sam. Woody Allen

Larruzko botaren ikerketa. Txinatar anonimoa

Lautada sutan. Juan Rulfo

Unamuno Rizal-i begira. Miguel Unamuno

Bi antzerki labur. Anton Txejov

Eskeintzak. G. Arroyo

Fantasiazko ipuinak. Ruben Dario

Gauezko Españarik gauezkoena. Honore de Balzac

Hiriaren melankolia. Felipe Juaristi

Ipui hautatuak. Saki

Izuztarri. Luis Daniel Izpizua

Rinkonete eta Kortadillo. Kristal lizentziatua. Miguel de Cervantes

Salome. Oscar Wilde

Gauzaren hitzak. Mikel Azurmendi

Euskal nortasunaren animaliak. Mikel Azurmendi

Amesgaitzak. Santiago Aizarna

Ijito nexka. Miguel de Cervantes

Intzensua lurrean bezala. Felipe Juaristi

Mediku baten oroitzapenak. Mikhail Bulgakov

Maitasun objetu eztizkoa. Raul Guerra Garrido

Xaguak soka-saltoan. Myriam Villasante

Dena dela (Bezperaren kronika). Joxerra Garzia

Inguratuta gatxeuden. Joxean Sagastizabal

Laberintoaren oroimena. Jon Kortazar

Txukundari argia. Miguel de Cervantes.

Gezurrezko ezkontza. Zipiona eta Bergantzaren elkarrizketa. Miguel de Cervantes

literatura sarean