literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.828 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

larunbata, maiatzak 4

HITZORDUAK

Maiatzak 7: Edu Zelaietak Presbiziak lagundu omen digu poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 7an (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Pamiela.

Maiatzak 7: Miren Agur Meabe bertan dela, Kristalezko begi bat nobelari buruz berbetan ibiliko dira maiatzaren 7an (asteartea) 19:00etan Abadiņoko kultur etxean.  

Maiatzak 8: Iņigo Astiz idazleak Monogamoak liburu berria aurkeztuko maiatzaren 8an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Maiatzak 8: Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute berbagai maiatzaren 8an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko Iturri kultur etxean.

Maiatzak 9: Luis Gardek Urrats galduen hotsa poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 9an (osteguna) goizeko 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Pamiela.

Maiatzak 9: Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute berbagai maiatzaren 9an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.

EMAILUA

Gotzon Barandiaranen letrazko galbahea
Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra. Osorik irakur dezakezue sarean gaurtik aurrera. galbahea

SOLASEAN

Daniel Landart: «Gero eta argiago ikusten genuen euskaldunak gutxiengoan sartzen ari ginela Euskal Herrian»
Berria, 2024-04-28

Bea Salaberri: «Niretzat, jaso dudana itzultzeko molde bat da idaztea»
Berria, 2024-04-27

Jasone Osoro: «Zaurgarri agertzeak indartsu egin nau»
Berria, 2024-04-11

IDAZLEEZ ARI

Anjel Lertxundi

Estilo eta gai anitz ukitu baditu ere, esan liteke idazkera errealista dela berea, baina ez errealitatearen erretratu huts eta gardena, ezpada subjektibitateak zipriztindua, pertsonaien pertzepzioak baldintzatua. Errealismoarekin batera baditu beste ezaugarri batzuk: jarrera kritiko bat, formarekiko kezka, gogoetarako joera eta ironiaren agerpen etengabea.      

J.A. Artze

Poeta abangoardistatzat jo dezakegu, poesia beste arte batzuekin elkarlanean landu izan duena. Artzeren poesia ez da alderdi esperimental honetan agortzen: paradoxa gustatzen zaio, irakurlea harritzea, harrimen horren azpian egia sakonago bat bilatzeko.      

Juan Mari Lekuona

Testua obra estetiko konplitua bezala aurkeztu izan digu beti. Bere poemak, eta baita liburuak ere, sistema koherenteak dira, perfekzio batean eskaintzen zaizkigu. Edonoizko fasetakoak direla, inkonfundibleak ez ezik balio absolutuko poemak ditugu bereak.      

Efemerideak

1864: Domingo Agirre jaio zen

1912: Paulin Solozabal jaio zen

1930: Luzearek "Garbizu'tar Jon olerkaria" izenburuko hitzaldia eman zuen Lezon

1967: Garbiņe Ubeda jaio zen

 

1824: Joseph Joubert hil zen

1907: Maxence van der Meersch jaio zen

1928: Thomas Kinsella jaio zen

1935: Luandino Vieira jaio zen

1937: Florjan Lipus jaio zen

1939: Amos Oz jaio zen

1948: Norman Maileren The Naked and the Dead lehen nobela argitaratu zen

1949: Graham Swift jaio zen

1956: David Guterson jaio zen

1981: Paul Green hil zen

Bilaketa