literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.121 idazlan
7.829 esteka / 6.321 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

igandea, maiatzak 5

HITZORDUAK

Maiatzak 7: Edu Zelaietak Presbiziak lagundu omen digu poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 7an (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Pamiela.

Maiatzak 7: Miren Agur Meabe bertan dela, Kristalezko begi bat nobelari buruz berbetan ibiliko dira maiatzaren 7an (asteartea) 19:00etan Abadiņoko kultur etxean.  

Maiatzak 8: Iņigo Astiz idazleak Monogamoak liburu berria aurkeztuko maiatzaren 8an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Maiatzak 8: Eneko Barberena idazlearekin Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute berbagai maiatzaren 8an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko Iturri kultur etxean.

Maiatzak 8: Miren Agur Meabe idazlea Itzulerak nobela aurkeztuko du maiatzaren 8an  (asteazkena) 19:00etan Lekeitioko Azkue aretoan.

Maiatzak 9: Luis Gardek Urrats galduen hotsa poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 9an (osteguna) goizeko 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Pamiela.

Maiatzak 9: Eneko Barberenarekin Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute berbagai maiatzaren 9an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.

EMAILUA

Gotzon Barandiaranen letrazko galbahea
Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra. Osorik irakur dezakezue sarean gaurtik aurrera. galbahea

SOLASEAN

Daniel Landart: «Gero eta argiago ikusten genuen euskaldunak gutxiengoan sartzen ari ginela Euskal Herrian»
Berria, 2024-04-28

Bea Salaberri: «Niretzat, jaso dudana itzultzeko molde bat da idaztea»
Berria, 2024-04-27

Jasone Osoro: «Zaurgarri agertzeak indartsu egin nau»
Berria, 2024-04-11

IDAZLEEZ ARI

Txillardegi

Ordura arteko euskal eleberri tradizionalaren aldean, haustura ekarri zuen Txillardegiren Leturiak: lehen pertsonan idatzia zen, protagonistak ere ez zuen batere zerikusirik baserri munduarekin eta, batez ere, barne-kezkaz eta ezinegonaz beterik zegoen.      

Laura Mintegi

Esan daiteke emozioek zeharkatzen dutela idazle honen obra alderik alde eta amodioak, desamodioak, desirak, ametsek, etsipenek, konpromiso politikoak... presentzia erabatekoa dutela bere lanetan.      

Arantxa Iturbe

Bere narrazioek badute bat-batekotasun eta freskotasun bat pertsonaien erregistroan ez ezik tramaren beraren egituran antzematen dena. Nahikoak zaizkio pintzelkada labur eta etengabeak narrazioaren erritmoa aldatzeko.      

Efemerideak

1847: Jose Paulo Ulibarri hil zen

1908: Gaztelu (Juan Inazio Goikoetxea) jaio zen

1915: Piarres Larzabal jaio zen

1919: Piarres Ibarrart hil zen

1961: Zerbitzari (Jean Elizalde) hil zen

 

1813: Soren Kierkegaard jaio zen

1818: Karl Marx jaio zen

1846: Henryk Sienkiewicz jaio zen

1862: Max Elskamp jaio zen

1904: Mor Jokai hil zen

1909: Miklos Radnoti jaio zen

1927: Virginia Woolfen To the Lighthouse argitaratu zen

1952: Alberto Savinio hil zen

1964: Hemingwayren A Moveable Feast argitaratu zen

1976: Haroldo Conti hil zen

1981: Bobby Sands hil zen

1982: Irmgard Keun hil zen

1996: Ai Qing hil zen

2023: Philippe Sollers hil zen

Bilaketa