Zeruko ta munduko
Azkue, Eusebio M.
Zeruko ta munduko
Jaubea izan arren
otzmindu ta gorputza
gugartik ekarren:
bere lenengoko oia
zan aska bat zarra,
eta bere atsegiņa
otzagaz negarra.
Nor egon zatekean
Belendik urrean
geure Jauna ikusteko
geu legez lurrean!
Baina an egon ezarren,
daukanak fede ona,
altaran ikusten dan
Jauna ta gizona.
|