inprimatu
Saguak eta katua
Izenburua:
Saguak eta katua
Sinadura:
Azkue, Eusebio Maria (A. E.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkue, Eusebio Maria

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
291

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Saguak eta katuak

 

Azcue, Eusebio Mª D.

 

 Milla saguchu goienen baten

 Pozik egozan artoa baten,

 Agertu artian bere bizarrak

 Ara katarrak.

 

 Igas saguak ebiltsezala

 Eldu zan chakur mosu zabala,

 Orduan igas eben saguak

 Eta katuak.

 

 Guztia bakez sartu zanian

 Saguak barriz batu zirian,

 Eta esan eben: sarri sustuak

 Doguz saguak.

 

 Isilik beti dabil katua,

 Eta billatu daigun modua

 Beti igarteko negu ta udan

 Katua nun dan.

 

 Borreruari, esan zan juntan,

 Biar deutsagu bustanen puntan

 Imini laster arran chikia

 Baña zolia.

 

 Biar baño len biar da ekarri

 Ikusi daigun katua larri

 Ta euki deiguzan alan saguak

 Libre buruak.

 

 Laster eldu zan kaskabelchua,

 ¿An baña nor zan sin biotsua

 Katu bateri lotuko eutsana

 Iños arrana?

 


inprimatu