inprimatu
Emakumian sendotasuna
Izenburua:
Emakumian sendotasuna
Sinadura:
Azkue, Eusebio Maria (A. E.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkue, Eusebio Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
140

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Emakumian sendotasuna

 

Azkue, Eusebio Maria de

 

 1

 

 Salomon-erregia

 gizon jakintsua

 andrek gaitu aurkitu zan

 galdurik burua;

 gaztiak eta ederrak

 zituzen lastanak,

 zuri, beltz eta gorri

 eta beltzerenak.

 

 2

 

 Salomon zan gizona

 bestiak lengoa,

 baña izan zeban maisu

 geure Jaungoikoa;

 alan esan zituzañ

 gauza jakintsuak

 Jaungoikoak berari

 buruan sartuak.

 

 3

 

 «Ez dau emakumiak,

 -Salomonek diño-

 »guztiz maite gizonik

 »izan oraindiño.»

 Salomon egon zala

 uste det zororik

 edo egiya esateko

 etzeukan gogorik.

 

 4

 

 Emakumiak dagoz

 mundu zabalian

 edia legez zalak

 maitetasunian;

 alango bat egoan

 aintxiña erri baten.

 Zeñen bizi-modua

 orain noa esaten.

 

 5

 

 Joanikok ia Teresak

 diñodan erriyan

 etzeukan galdutzeko

 alkar urte biyan;

 gurasoai esan dan

 ezkondu zirian, 

 ibilli barik beti

 alkarren atzian.

 

 6

 

 Urte bat igaro zuben

 memento bat legez

 alkerreri begira

 pozik eta parrez;

 baña geixo txar batek

 artu zuben Juaniko

 ta uste zuben medikuak

 ez zala biziko.

 

 7

 

 Asi zan emaztia

 burua apurtutzen,

 iñoen konsejurik

 ez zubela artutzen;

 matrelletan eukazan

 negar anpuluak,

 eta ezin kontau leikez

 bere zizpuruak.

 

 8

 

 «Amaitu da-ziñoan-

 neure bizitza ona!

 zergatik artu nuben

 maitia gizona

 ai! ze ariñ igaro dan

 neuretzat mundua!

 zer naiz faltau ezkero

 etxeko burua?

 

 9

 

 »Betor eriyotzia,

 betor nere billa,

 bizi bedi Joaniko,

 ta neu ill nadilla;

 ez det nai osasunik,

 ezta bizitzarik,

 zertako det bizia

 neure Joani berik?»

 

 10

 

 An agertu zan laster

 negardunagana

 Abel il zanik ona

 asetan ez dana;

 aragi beko agure

 kodañadun zarra

 darabillena beti

 atzeti negarra.

 

 11

 

 «¿Nor kentzen dot munduti?

 -diño eriotziak-

 »gizona?, edo gure deu

 »etorri emaztiak?»

 Arritu ta Teresa

 muturik egoan,

 baña asmorik illtzeko

 etzeukan gogoan.

 

 12

 

 Al'izan zubenian

 eragiñ miñari,

 Bizkor erantzun eutsan

 eriyotziari: 

 «Baldin nae ez badezu

 joan lagun berik,

 neure senar maitia

 dago or ill gurarik».

 


inprimatu