inprimatu
Birjina ona, norat zoaz?
Izenburua:
Birjina ona, norat zoaz?
Sinadura:
Joannes Etxeberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Joanes

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
16

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Odak. Mekena'ri

 

Horati

 

 I

 

 MEKENA'RI

 

 GAIA: Askotarikoak, dakigunez, gizonaren joera ta ago-xuri. Eder du aunitzek aipua; au goizale duzu, ura sora ta landak pozten dute; ark gizartea du maite, onek soin-atsegiņa; urliari kutun ba'zaio gudaritza, eizea sandiari. Nik, ordea, begiko dut Olerki lirikarra; batez ere zuk, Mekena, ederretsia baldin bada.

 

 Maecenas atavis...

 

 Oi, Mekena! errege odol jatorreko,

 ene igesleku bigun ta dirdai deduzko:

 leiaz opa du askok goitar autsa astindu,

 gurpil goriz orobat mugarik ez iku

 eta garaitz-abarrez nausitu alairik,

 lurjabeak, Jainko lez, gora eraikirik.

 Ikus or ori, pozik, bera iru aintz-deduz

 goretsi naiz, zaldun-sail txepela ba'dakus.

 Au ere zoritsua, Libi-larrain oro

 aletegi barnean bil ba'du osoro.

 

 Aiteen lurra, ordea, goldetu nai duna,

 edo Atalo antzo diru zaletua,

 nekez jarriko duzu, itxastar bildurti,

 Kipri-egur ontzian Mirtoo urez bidazti.

 Ikar uiņei buruzko negu aizeen izu,

 saltzailleak pakezko lurra gorets oi du;

 baiņa ontzi ausiak berriz ondurikan,

 itxasora itzul da iņoiz, ezeuki asalketan.

 

 Ez du ark erdeiņu oi ardo zar ontzirik,

 eztare eguneango jan-edan ederrik,

 naiz gurbiz ezepean soin-lasai etzanik,

 naiz ur doneen sorburu ondoan, pakerik.

 Eder ditute askok dunbots, turut-adar,

 gudarozte ta gerla, amaentzat negar.

 Oau ozkarbitan dirau otzez eiztariak,

 -emazte beratza aantzi aren oroimenak-

 oreiņik so ba'dute zakur esangiņak,

 edo sare nasiak eten basaurdeak.

 

 Ni, berriz, untz-ostoak -kopet argi sari-

 goitar Jainko artean, oi! naute nahasi;

 bakarrera naroe bas-oian leituak,

 bai Ninpa ta Satir'en dantz-jolas ariņak,

 Euterpe'k ezpa-dit txirulik galazten,

 ta Polimnia'k Lesbi-lira ba'dit ozentzen.

 Lirikar Olerkari baltsan sar ba'naizu,

 izarrak joko ditut bekoki ausartsu.

 


Odak. August Kaisar'i

 

Horati

 

 GAIA: Jupiter Jainkoen Aitak, Juli Kaisar'en eriotza dala-ta, gordin zigortu du Erroma, elur, kazkabar ta tximist-oiņaztarriz Bigarren ugoldea uste zuten batzuk. Bildurgarriak, noski, Tiber ibaiaren oldarra ta anai arteko gudu. Nori eskatu laguntza? Nork ordaindu egin zan gaiztakeria? Zatoz zu, Apol, gu onez ateratzera: edo zu, Venus; edo

 zu, Marte. Azkenez, August'i dei, Merkuri iruditan dagokion asperkuntza artu dezan. Ezpedi itzuli, berandu baizik, zerura; bebil lurrean, garaitzez garaitze, arerioen menderatzaille.

 

 Iam satis terris...

 

 Onezkero, elur ta txingor beltzik aski

 Jainkoen Aitak digu lurrera bidali,

 ta toki deunak eskui goriz geziturik

 Uria utzi du beldurrik.

 

 Erriak ere bai izu jar ditu, Pirra bera,

 arrigarriz, dardartu zun aldi gaiztoa

 itzuli ez dedin; ots, Proteu menditara

 eli oroz jun zanekoa.

 

 Eun arrai mota orra tink zumar buruan,

 lenbizi uso-abi ziran erpiņetan;

 bai ta igeri zegiten zelai edatuan

 orein uzuak aunetan.

 

 Tiber gorria ikusi genun, txit biotz-jausi,

 Etruskar ertzetatik lazki biurtuta,

 Errege'ren oroiak nai zitula suntsi,

 Vesta'ren elizak bota.

 

 Nasai ta zabal dabil -maite garrak joa?-

 Ili negartiaren apentzaille lerden;

 Ezker aldeko ibarrez arroputz dijoa,

 Tzeu'k aintzat emon ez arren.

 

 Gaztedi gurasoen erruz gutxituak,

 anai arteko gudan, sarri entzun oi du

 iņoizka ditutela ezpatak zorroztu,

 Persi'tarren aurka eiņak.

 

 Zein Jainkori erriak deadar egingo

 amil-bera dijoan Aberri'ren alde?

 Nolako bertsoz Neskatx onak saiatuko?

 Zein oiuz Vesta'ri galde?

 

 Jainkoen Aitak, nori iraiņen ordaiņa

 egotziko? Zu, Apol azti, azkenik,

 erdu, otoi, gurera, laiņo zuri-urdiņa

 besaigaiņez duzularik.

 

 Edo obeki zatoz zu, Erikina irrikor,

 egazka dituzuna biran Jolas, Maite,

 Naiz enda utzi ta illobak begi errukior

 gura ba'dituzu gorde.

 

 Zatoz zu, Marte, naiko jolasez asea,

 eder bait-zaizkizu ots, ardail ta babeski;

 ta Mauri oiņezkoren betondo errea,

 etsai odoltsuri aitzi.

 

 Edo zu, Mai argiren, oi! seme egoduna,

 Kaisar'en apentzaille deitu aurrezean,

 eta, antza aldaturik, gazteren jarduna

 bete ba'daizu lurrean.

 

 Belu zoaz zerura; guztiz luzaroan,

 emen zaude Kirin'en erriakin pozik;

 aize zakarrak ere ez zaitza eroan,

 gure gaitzez setaturik.

 

 On bekizkizu emen garaipen aundiak,

 Aita ta Lendakari deitzea noiznairik.

 Ez laga, gure Kaisar, Medotar etsaiak,

 zigorge, zaldiz gudatzerik.

 


inprimatu