inprimatu
Maitasun-Kondairatxoa
Izenburua:
Maitasun-Kondairatxoa
Sinadura:
Koldo Jauregi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
5

 

Maitasun kondairatxoa

 

Jautarkol

 

 Zure maitasun-kondairatxoa

 agertu didazu...

 Nolaz gaur arte barruan lertzen

 Mari, euki dezu?

 

 Kezkatxo baten dirdira illuna

 somatzen nizuan:

 ikasi gaurtik kezkak izurtzen

 amaren kolkuan.

 

 Zu bezelaxe gaztea izan naiz,

 zu bezela, lirain,

 ta bizitzaren arrizku gaitzak

 ba-dakizkit orain

 

 Argatik orain ez naiz arritzen.

 gertatu zaizunaz:

 min det, lenako kondairatxo ori

 zuri ez entzunaz.

 

 Aingerutxo bat ziņan, Maritxo:

 egan zijoazen:

 griņa txar batek moztu zizkitzun

 egoak bein baten.

 

 Orduan amets baten argiak

 zoratu zinduan,

 ta untza bezela, itsatsi zitzaizun

 biotzan barruan.

 

 Untza gerora, burnizko kate

 biurtu zanean,

 eriotz-otza sentitu zendun

 biotzan muiņean.

 

 Izutu ziņan... t'eriotzaren

 izotzaren iges

 ibilli ziņan, kate gogorra

 puskatu eziņez.

 

 Doakabea ziņala zure

 negarrok diote....

 Urre-kaiola, kabia baiņo

 berogo bai-ote?

 

 Maitatzen ez, ta maite zendula

 zenion, gezurrez.

 SANSON zapaldu zenezaken, ta

 alako bildurrez...!

 

 Atsegiņaren ontzian ez zan

 zuretzat eztirik:

 ta alare, nola zeuden katea

 puskatu eziņik?

 

 Ez dakizula zeorrek ere,

 negarrez diozu.

 Ez egin negar.... Ez al-dezu, ba,

 kaiola puskatu?

 

 Bide-illunean Goi-argi-izpiak

 laztandu zinduten,

 ta alde egin zendun, leizean berra:

 erori baņo len.

 

 Ez egin negar... Eman eskerrak

 Jaunari Maritxu,

 t'otoitz-egiņaz, gaurko asmotan

 jarraitu kementsu.

 

 Ez egin negar.... Zure bidean

 ibiltzen ikasi:

 maitasun-kate gezurrezkotik

 garaiz eiņ igesi.

 

 Orrela Jaunak jarriko dizu

 egunen baten

 uztarri-lagun maitasuntsua

 begien aurrean.

 

 Eta Goi-argiz ezautzen dezun

 zure ezkon-laguna,

 izango zaizu maitasun-kabi

 ta uztarri leguna.

 

 


inprimatu