inprimatu
Negu-Aurrean
Izenburua:
Negu-Aurrean
Sinadura:
Koldo Jauregi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
4

 

Negu-aurrean

 

Jautarkol

 

 Ixil ixillik dago mendia,

 illotzik bezela....

 Ego-aldetik murmurka dator

 aizetxo epela....

 Osto bat ere ez, kabi bat ere ez

 zugaitz adarretan....

 Txori bat ere ez kantari

 beko errekatxoetan.

 

 Euzki epelak ia uxatu du

 goizeko laņoa:

 zugaitzetatik dario oraindik

 goiz-lanbro-malkoa....

 Osto ori, igarrak, negarrez dabiltz

 batetik bestera,

 aterpetxo bat arkitu nairik,

 eskaleen antzera.

 

 Ixillik daude mendi-bideak,

 illotzik bezela....

 Dilin-din-dalan artaldetxoa

 atzetik duela,

 oraintxe dator artzai-mutilla

 txistuka mendira,

 ta bide zarrok bizitz-dardaraz

 dardaratu dira.

 

 Mendia ere bizitz-dirdiraz

 jantzi da unetxoan...

 Bide ta mendi, ixillak gero

 ar ditu altzoan.

 Bakartasuna, pake ta ixilla

 soro-zelaietan: tristura-kutsu ezin ezan bat

 dir-diz belarretan....

 

 Euzkiak berak tristura-izpiaz

 alaitzen du aurra...

 Goruntz dario bizi naiaren

 irrintzi murmurra.

 Ta belauniko goruntz jasorik

 billutsik besoak,

 ixil-ixillik otoitz-luzean

 dirudi besoak...!

 

 


inprimatu