inprimatu
Belen'en
Izenburua:
Belen'en
Sinadura:
Koldo Jauregi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
4

 

Belen'en

 

Jautarkol

 

 Ama Birgiņa Jesus Aurtxoa

 dula belaunetan,

 estalpearen aurrean dago

 Aurrari festetan.

 Belaun-gaņean zutik jartzen du

 exeita aldietan,

 musuka, berriz, jango duela

 dirudi bestetan.

 Aingerutxoak aiei begira

 kantari inguruan,

 ta Aita Jainkoa guzia ikusten

 poz-pozez Zeruan.

 Mendi-alderontz aien aurretik

 artzaiak dijoaz,

 ta igarotzean, agur!, diote,

 makillak jasoaz.

 Belen'go umeak estalpetxora

 nai etorri....

 Etxe prankotan jarri dituzte

 naiko ixtillu gorri.

 Amonatxoak eguzkia artzen

 etxe-atarian

 beste konturik ez darabilte

 oraingo aldian.

 — ĢIkusi al-den goi-estalpeko

 Aur jaio berria?

 Euzkia baņo argigoa den

 aren arpegia.

 Ez diņat uste pobre batzuen

 semetxoa danik:

 erregezkoen aurra denala

 egingo niken nikģ.

 — ĢErregiņaren arpegia din,

 Andre Mari'k ere....

 Nola utzi ote genizkiņan

 guk ostaturik gabe?

 Orain guziok nai dizkiņagu

 artu gure etxean:

 alkate jaunak ere artuko

 lizkiken bereanģ.

 Jesus Aurtxoa loak artu du

 Amaren besotan....

 Aingerutxoak ixildu dira

 jarrai dezan lotan.

 Zeru-iriparra erdi-lertuan

 dauka ezpaņetan....

 Oi, amets-dagi.... Norekin ote

 dago ametsetan?

 Gurutze-antzo zabaldu ditu

 orain besotxoak....

 Gurutzeakin amets al dagi

 Jesus'en gogoak?

 Kalbario'ko ametsa, noski,

 gogoan Aurtxoak.

 

 


inprimatu