inprimatu
Pedro'ri begira zion...
Izenburua:
Pedro'ri begira zion...
Sinadura:
Koldo Jauregi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
11

 

Pedro'ri begira zion...

 

Jautarkol

 

 Oi Jesus'en begi

 eder eta argiak,

 Jainkozko dirdiraz.

 errukiz josiak!.

 

 Beira nazazute,

 Pedro'ri bezela,

 biotza au, ai, otzez

 ilko zait bestela.

 

 Neri ere errukiz

 ta maitez begira,

 ta begiok malkoz

 urratuko dira,

 eta maite-damuz

 arpegitik-beera

 ixuriko zazkit,

 Pedro'ren antzera.

 

 Oi, nere Jesus'en

 begi maitetsuak,

 sua darioten

 izpi doatsuak...!

 Zulatu ta sutu

 nere biotz otza,

 betiko urtuaz

 pekatuzko izotza.

 

 Kementsu ta zintzo,

 Pedro'ren antzean,

 jarrai nai baizaitut

 gurutze-bidean

 ark bezela, askotan

 baizaitut ukatu,

 gaurtik, ta betiko,

 nai zaitut maitatu.

 

 Zure etsaien aurka

 burruka gaitzean

 Zugatik bizitza

 nik eman artean...

 Beira nazazute

 Jesus'en begiak,

 maitasun-dirdiraz,

 errukiz josiak...

 

                                                                           1950.

 

 


inprimatu