inprimatu
Isiltasunaren alde
Izenburua:
Isiltasunaren alde
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
34.zk.
Orrialdea:
90

Isiltasunaren alde

 

Itxaro Borda

 

 Ortzaiz unatuaren damutu hats errez

 Noizbait etorriko da hitzaren ekaitza,

 Urratsez senda dadin bai eta lasterrez

 Jadanik herri gabe dabilan min gaitza.

 

 Igande goiz hartako zeru ihitzetan

 Izerditan isurtzen zitzaidan aditza:

 Trufa lauen erdian, desertu hitsetan,

 Noraino hustu behar ote da kalitza?

 

 Miruak dantzan eta ardiak marrakaz,

 Bideak galdu dira, errautsi mendeak

 Soak betiko sartu herdoilen karrakaz;

 

 Barreiatu zituzten, suntsitu kenteak,

 Miruak dantzan eta ardiak marrakaz:

 Isiltasun dorpean non dira jendeak?

 


inprimatu