inprimatu
Etxenko alorrak
Izenburua:
Etxenko alorrak
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
23

Etxenko alorrak

 

Itxaro Borda

 

 Bide kürütxeak güntüan bilatzen,

 Lürpetik argilat xenderak zilatzen;

 Zazpi odol ttaka, hasperenik gabe,

 Hitzaren arana ahoan hila zen

 Mütü ere ginen mündüaren jabe!

 

 LÜHERTZAK EKITAN AMODIOZ HANTZEN,

 BIHOTZAK EZ DIRA GAÜ-MINEZ ÜLÜNTZEN

 ETXENKO ALORRAK DÜTÜGULA LANTZEN

 ILDOAK EZ GÜTÜ MÜNDÜTIK ÜRRÜNTZEN!

 

 Bide-ertzak sasi, zübüak balantzan,

 Ametsen aroan sartü ginen dantzan;

 Bihotzen zokoan bildürik gar hotzak

 Ez günüan sinesten gure akabantzan

 Betikoak ginen izanik arrotzak!

 

 Mündüko bidetan hanitx gü bezala,

 Hautse nahiz dabiltz negüko gesala;

 Hitzaren auhena gogoetan lagün

 Eraiki etxeak, hatsa har dezala,

 Menteren mentetan ihardok dezagün!

 


inprimatu