inprimatu
Gauaren irazkitik
Izenburua:
Gauaren irazkitik
Sinadura:
Miquel Marti i Pol
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Martí i Pol, Miquel

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
21

Gauaren irazkitik

 

Miquel Marti i Pol

 

 Ez da beti hainbat segur

 itsasoaren mugetan

 hedatzen dela haizea,

 haizearen etenduran

 hedatzen dela oihana,

 oihartzen ez duen botzik

 gabeko putzu bat dela

 itsasoaren mugetan.

 

 Airea hautsiz iñondik

 etorri hitzak badira

 ihardokitzea lortuz

 euriak urtzen ez dituen

 zenbaki eta enigmak,

 eta egun higatuen

 suzko ezpata-girgila,

 antsia eta samurra,

 antsia eta samurra.

 

 Une xoileko zarata,

 aratsaldean galgarri,

 nahasi eta aiherkoi,

 bizitza burrunba bat da;

 ibaia ez da halako,

 handia eta lasia,

 urak, iraunaraziko

 dizkion itsasoari

 eskaintzen dizkiolako.

 


inprimatu