inprimatu
Haur begiak
Izenburua:
Haur begiak
Sinadura:
Manuel Maria
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

María, Manuel

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
17

Haur begiak

 

Manuel Maria

 

 Lautadetan Miño nola dabilan,

 Hala laborari-haur begi lasaiek

 Kezkatzen nuen barnatasuna dute.

 Apirilako goizargi zohardien

 Edo erreken eta itsasoaren

 Kolore berdineko begi urdinak.

 

 Neguaren bihotzeko euri eta

 Haizezko gauetan izarren disdira

 Eskainia diguten begi ubelak.

 Kamelia loreen kasik hats bako

 Argiaz oroit diren begi berdeak.

 Bozkariozko suak erre ez duen

 Haustegiaren errautsezko begiak.

 

 Begi beltzak, ilardia alhatzen den

 Mendi biluzi, hits, penatuen antza.

 Ez dakit zein putzu ilun eta hondo

 Gabeko ur geldoz betetzen diren

 Galizako laborari haur begiak,

 Begirada nekatu baten argitan?

 

 Laborari haurrak etsituak dira

 Haurzaroa kartzela zaie; biziaz

 Ohartzeak ote ditu hola lazten?

 Min dutea lurrari so? Saudadea

 Sartzen bide zaie arima zokoan?

 Agian badakite, edo susmatzen,

 Etorkinen ogia janen dutela...

 


inprimatu