inprimatu
Wor(l)d apart
Izenburua:
Wor(l)d apart
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
16

Wor(l)d apart

 

Itxaro Borda

 

 Uhinen kantak lagun, gabiltza,

 itsas ertzetan hurbil-hurbilak

 edo bilduz gau-minaren giltza,

 eskaintzen bakar, dantza gurbilak

 mozkorrak gazi, azkar beldurrak,

 ixilik gaude, mutu lizunki,

 desirak hozten ditu elurrak,

 eta sutan agertzean lurrak

 ezin gara nehoiz elkar hunki!

 

 Alta badira buru-zokoan

 ontsa apailatu mila perpaus

 zihikalari nahas gogoan,

 ahoan hausten direnak, errauts!

 gorputz leunak dira bilatzen

 itsumandoka hor oinazean,

 ezpainen ezti hura zilatzen

 keinuz bata-bestea kitatzen

 goza ez daitekeen haizean...

 

 Luzatzean, han ohe hutsean

 logabean altxatzen mamuak,

 ilunaren mihi lanputsean

 kixkailtzen gaituzten damuak!

 


inprimatu