inprimatu
Hiria II
Izenburua:
Hiria II
Sinadura:
Berta Piņan
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Berta Piņan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
25

Hiria II

 

Berta Piņan

 

 Orain, egun haietarik, bi urte iragan direlarik

 imaginatzen dut bakarrik zoazela eta gaua dela,

 neguaren karrika ilunean krisketaz hertsi gaua,

 eta axolagabe kurutzatzen duzun arpegiaren

 segurtantza zehatza daukat, arratsaldearen memoria

 isladatuz eta badakit durduzatzen zarela,

 ez dakizula hiri bitxi honetan ibiltzen

 eta ez dituzula aurkitzen gero goxoago baten deia

 dakarten baratzeak eta abots hurbilak galtzen zarela

 eta berriz izenak oroitzapenekoekin nahasten dituzula,

 gerla pelikulazahar batetan

 bere etxea

 -orain bentzutua eta ehortzia-

 bilatzen duenaren gisa.

 


inprimatu