inprimatu
In memoriam
Izenburua:
In memoriam
Sinadura:
Berta Piņan
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Berta Piņan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
24

In memoriam

 

Berta Piņan

 

 Kurrori.

 Nigana zatoz. Etxearen zokomokoak oro

 ezagutzen dituzu, airearen oparoa negua

 datorrenean, eta bakarrik geratzen gara

 bakarrik etortzen garenok

 Zein eremu arrotzetarik, euri eta errautsezko zein

 geltoki bitxitik jiten zara nere gauera,

 bai herioa, diote, herioa baino urrunago

 ez dela heltzen. Urte galduekilako beldur nerea,

 denborak trahitzen eta ukatzen gintuen urte haiek,

 eta gau batez, gau honetan, itzultzen zara

 eta bizia biziarazten duzu,

 zuk, biziaz herioa baizik ez dakizuna.

 


inprimatu