Zail dira usantzak
Itxaro Borda
Mattin, ez zaituztete, Xalbador zena
bezainbat ohoratu. Urepeleko artzainaz min-
tzatzean baizik ez dira zutaz gogoratzen...
Egiaz, ehorzketa ederrak, hunkigarriak egin
zizkizueten, baina geroztik arras gutik molda-
tu dizkizu bertsoak zure auspez. Artikuluak
ere herri-hurriak agertu ziren; gertakariaren
inguruan zabiltzanetarik bazter: ezer...
Eta ni, berdin ixildu naiz... Zure orroitzapena
bera nere hitz soberakinez ilundu beldurrez...
Mattin zu zinen Xalbador zen tesisa-
ren antitesisa.
Zioten hura poeta zela, eta hala zita-
keen; nik diot gaurgoitik zu zinela egiazko
bertsolaria. Paper xuri errezetan baino, Hitza
ahozkatu nahiago baitzinuen. Ni ere, Mattin,
zorigaitzez lumadun horiek enganatu naute...
Bazinakien hitz bakoitzaren musika
fisiologikoa, haren neurri bakuna; bazinakien
mainkuka zabilkeela eta batzutan zango mila
behar zituela, berme zutik egoiteko. Ikasi zi-
nuen pikoka, pikatzen, erdizka bat ebatsi on-
doan pika egiten. Bai, eta hau asko da!
Gure mendeko hitz jario epel debal-
dean, Hitza aire minka batez zuhurtu, berpiz-
tu duzu... Hitza jadanik emendatzen baitau-
kute huts sakon nagiaren itzaltzeko. Ez ote
zinen hutsaren beldur?
Herri serioegi hontako larretan, ironia-
ren sorbatza zorrozturik erabili zinuen. Irriak,
gaiak bestelakatzen ditu, erlatibizatzen hein
batean. Xalbadorren atsoluto beharra, gure
arauaz trenkatzen zinuen Mattin...
Arren Mattin zure arpegiaren beroa
gogoan hitz alfer gehiegi idatzirik, eta herri
honen latza edanaren zorabian hiltzeko, baso
bat ardo gozo hartuko dut.
Zail dira usantzak ahanzten...