inprimatu
Veuve Clicquot
Izenburua:
Veuve Clicquot
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
20.zk.
Orrialdea:
10

Veuve Clicquot

 

Itxaro Borda

 

 Hooligan Bar'aren atarrian nago.

 Txanpaina txistu bat eskatu dut zerbitza-

 riari: "Veuve Cliquot, otoi!". Jendea,

 bere eguneroko ibilera astun eta nardatu

 nekatsuan iragaiten da. Irriz ari naiz.

 Horren beste arpegi desberdin; ez diet ka-

 surik egiten. Bar honen bisian bisean,

 Hudson ibaia emeki doa ohidurak zilatu

 bidean, nehori deusik galdegin gabe.

 

 To, hor gizon lasai, aferagile-money

 maker (bizneza baakizu!) bat ikusten

 dut. Ataxekeizaren zilarrezko parteak,

 eguzkiaren arraio-klixketan dirdir ari di-

 ra. Bai. Bill izena duela sumatzen dut, be-

 har bada oker nabil; eta zer? emazte ru-

 bia fidel bat baduke (bere berea...), bi edo

 hiru haur publizkul famatuenetan dabil-

 tzanak eta, cadillac-all automatic bat txo-

 fer atxiki batekin... Orain, ordea, oinhu-

 tsik badoa.

 

 Bill hau segituko dut berez. Nere

 krokodil larruzko esku zakuan Colt 45'

 aren gogortasun beltza senditzen dut.

 Segurtatua naiz. Tresna beldurgarri honek

 laguntzen nau, nere sabeleko desir salbai

 eta morbidoak egiztatu behar ditudanean.

 Nik, Gloretta Plynn, deitzen nituen John,

 Jerry, Paul, Franck, Fitzgerald, Richard

 eta Martin, gorputz utzi nituen hiri hon-

 tako karrika zikin zirringatsuetan... Poli-

 zarekin jostatzen naiz... Beti manera be-

 rean. Ez naukete errez harrapatuko, ni

 hain eri lanjerosa, emaztea izan arren,

 FBI'ko buruzagietarik bat naizelakoan.

 Behar bada, egun batez, neronek hedatu

 sareetara eroriko naiz. Nork daki...

 

 Zutitzen naiz, kondua pagatu on-

 doan Bill horren segitzeko. Bill ez da deu-

 setaz ohartzen. Egiten ditudan eztul za-

 ratek ere, ez diote burua itzul arazten.

 Oh, nolako perfumea! Pederasta ote?

 Harma ferekatzen dut. Lirudike nik nahi

 dudan lekura doala. Harlemeko karrika

 hertsi heze eta ilun batean galtzen da.

 Nik, dut haren burumuinari manatzen,

 berea huts baitu.

 

 Ate gorde baten itzalean gordetzen

 da, goizean lankide bati ebatsi dizkion

 dolarren kondatzeko. Orduan agertzen

 naiz, harma esku eskuinean eta krokodil

 larruzko zakua ezkerrean. Diot: "Eupa

 Bill! Azkena duzu. Ez dut zure dirua na-

 hi; atseginez hiltzen dut. Biluz zaite eta...

 ...nezazu!" Bill, herabeak hartzen du;

 paltoa, korbata, atorra, larrusekoa eta

 besteak kentzen ditu, ikaran. Heriotz ha-

 zardun baten aintzinean gizona: irrigai

 "Aski! Uste duzu horrela joatera utzi-

 ko zaitudala!" Hormari itzultzea ordena-

 tzen diot eta bizkarrez delarik bihotz al-

 deko eremuetan bi bala sartzen dizkiot.

 Karrikako jende axolagabeak ez ditu si-

 lenzieu batekin tiratu kolpeak entzun.

 Orain ontsa senditzen naiz. Eupa Bill; az-

 talaz, buruz gora ematen dut haren gor-

 putz biluzia. Colt 45'a nere krokodil lar-

 ruzko zakuan ezartzen dut, krimaren

 obratzen nauzkan eskularru beltzak ere...

 Eta, deusik ez balitz bezala, Harleem'

 en gaindi karrika nere Hooligan Bar'eko

 jarlekuratzen naiz. Oren erdi baten bu-

 ruan edo. Txanpaina txistu bat eskatu

 dut zerbitzariari: "Veuve Cliquot, otoi!"

 


inprimatu